Debagoieneko Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren berrikuspena. Aurretiazko kontsulta publikoa

qrcode
Hitzaurrea

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, arlo horretan eskumena duen administrazioak, Debagoieneko Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren berrikuspenari ekingo dio

Nahitaezkoa da, xedapen arauemailearen proiektua egin aurretik, kontsulta publikoa egitea. Egitekoa da etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzea.

Horregatik, aurretiazko kontsultaren izapide hori bete nahi da, arauak eragindako herritarrek eta gainerako erakundeek parte hartzeko eta proposatzen den arauari ekarpenak egiteko aukera izan dezaten.

15 egun naturaleko epea ezartzen da eragindako erakundeek, herritarrek eta erakundeek egoki iritzitako iradokizun edo ohar guztiak aurkez ditzaten.

#PTP_LPP_Alto Deba
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko