Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak dekretu-proiektu bat egin du “Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria” arautzeko.
Herritarren iritzia jasotzeko, jendaurreko informazioaren izapidea ireki behar da, interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak eta ekarpenak egin ditzaten.
Hori guztia Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.2 artikuluan xedatutakoa betez.
Ekarpenak egiteko epea hogei egun baliodunekoa da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arauaren testua eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.