Elkarlan Sariak
Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Tituludun Lanbideen Erregistroan egin beharreko aldaketei buruzko agindu-proposamena. Aurretiazko kontsulta publikoa

qrcode
qrcode

Tituludun Lanbideen Erregistroan egin beharreko aldaketei buruzko agindu-proposamena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2023-05-31

6/2022 Legearen 11 artikuluak eta 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak xedatutakoarekin bat, aldez aurretiko kontsulta publikoa bideratu da, proposatutako arauaren testua idatzi baino lehen. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan iragarkia argitaratu zen, xedapenaren hartzaile izan daitezkeen pertsona guztiek euren iritzia emateko aukera izan zezaten.

Proiektatutako arauaren hartzaile izan daitezkeen pertsonek ez dute ekarpenik egin; horrenbestez, organo sustatzaileak agindua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko du, eta agindu-proiektuaren testua idatziko da, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak aldez aurretik onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan