Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoa betez, aurretiazko kontsulta honen helburua da etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzea.
Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak
Euskal Etxeen etorkizuna bermatu ahal izateko eta zentro horiek Euskadirekiko harremanak eta lotura estutzen jarrai dezaten, arreta berezia jarri behar zaie euskal herritarren ondorengo belaunaldi berriei. Ildo horretatik, Gaztemundu programaren helburua gazte horiek Euskal Etxeetan aktiboki parte har dezaten sustatzea da.
Ekimena onartzeko premia eta aukera
Gaztemundu, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako 20 urtetik gorako ibilbidea duen formazio programa da. Martxan jarri zenetik 750 gazte baino gehiagoren parte hartzea izan du.
Orain arte, programa abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren babesean antolatu da baina, hainbat hamarkada igaro ondoren beharrezkoa da Dekretu berri bat onartzea programa egungo araudira eta beharrizanetara egokitzeko.
Arauaren xedea eta helburuak
Proiektatutako xedapen orokorrak bi helburu nagusi ditu:
- Euskal Etxeetako gazteek gaur egungo Euskadiri buruzko heziketa eta jakintza zabalagoa izatea, eta Euskadin lan egiten duten eta bizi diren elkarte, erakunde, enpresa eta pertsonekin harremanak izatea.
- Euskadin bizi diren euskal gazteen eta kanpoan bizi direnen arteko harremanetarako guneak sustatzea, eta kanpoan bizi diren euskal gazteak Euskal Etxeetan parte hartzera bultzatzea.
Bestelako aukerak, arautzekoak eta arautzekoak ez direnak.
Xedapen arauemaile bat egitea ezinbestekoa da eta ez da bestelako irtenbiderik aurreikusi.