Dekretu-Proiektu honen helburua Gaztemundu programa arautzea da.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan aurreikusitakoa betez, aurretiazko kontsulta honen helburua da etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzea.

Onartu nahi den Dekretuaren xedea Gaztemundu programa arautzea da. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erregelamendua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren web-atarien bidez (euskadi.eus eta Irekia), eta etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde adierazgarrienen iritziak jaso dira. Horretarako ezarritako epea igaro eta aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko da.