Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

EAEn derrigorrezko irakaskuntzen baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemak dituzten ikastetxeetan gaztelerazko eta euskarazko hizkuntza eta kulturako irakaskuntzen curriculuma eta gutxieneko ordutegia finkatzeko agindu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

4 parte hartze
qrcode
100 %alde
4 boto (4/0)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

1.- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.


Espainiako atzerriko ikastetxeen araubideari buruzko maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuak araubide juridikoa arautu zuen atzerriko herrialdeetako hezkuntza-sistemei dagozkien unibertsitateaz kanpoko mailetako irakaskuntzak Espainian ematen zituzten ikastetxeentzat, ikastetxe horien titularraren nazionalitatea edozein izanik ere. Gainera, Geografia eta Historiaren edukietatik abiatuta, kultura espainiarrari eta autonomikoari buruzko ezagutzak txertatzeko eskakizuna ezarri zuen.


Euskal Autonomia Erkidegoko atzerriko ikastetxeek, maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren ondorioz, urteak daramatzate ikasketa-planean bi hizkuntza ofizialen beharrezko ezagutza jasotzen, honako curriculumak erreferentziatzat hartuta: Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Lehen Hezkuntzako Gizarte Zientziak eta Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Geografia eta Historia.


Maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuan xedatutakoa arautzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko martxoaren 12ko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, atzerriko hezkuntza-sistema bateko irakaskuntzak ematen zituzten unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Geografia eta Historia irakaskuntzak ezarri eta arautu ziren.

 


2.- Onartzeko beharra eta egokitasuna.


Proposatzen den arau-neurriaren beharra eta egokitasuna abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoa (LOMLOE) onartu zenetik gertatu diren aldaketetan oinarritzen da. Lege horrek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa eta lege horren babesean Euskal Autonomia Erkidegoan egindako curriculum-dekretuak aldatzen ditu. Izan ere, aldaketa batzuk egin dira Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapetako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua arautzen duen oinarrizko curriculum-araudian.


Beraz, curriculum horiek unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak emateko baimena duten atzerriko ikastetxeen baldintza espezifikoetara egokitu behar dira, maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuaren 3.1.a. artikuluan aipatzen diren derrigorrezkoen baliokideetara.

 
Beharrak:

  • Beharrezkoa da curriculum-aldaketa horiek egokitzea unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak emateko baimena duten atzerriko ikastetxeen baldintza espezifikoetara, maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuaren 3.1.a. artikuluan aipatzen diren derrigorrezkoen baliokideetara

  • Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen beharrezko ezagutza bultzatzea eta balioestea, honako curriculum hauek erreferentziatzat hartuta: Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Lehen Hezkuntzako Gizarte Zientziak, eta Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Geografia eta Hiko curriculumak.
  • Ikasleen ongizatean eta integrazioan arreta jartzea, bizi diren ingurunean, gaitasun guztiak garatzeko eta pertsona gizarteratzeko laguntza gisa.

Aukerak:

  • Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak (LOMLOE), Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duenak, zenbait aldaketa egin ditu hezkuntza-etapa horietako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua arautzen duen oinarrizko araudian.
  • Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko Legea argitaratu da, eredu propio baten aldeko apustua egiten duena.
  • Covid-19aren pandemiarekin agerian geratu diren XXI. mendeko erronka handien aurrean, agerian geratu da ikastetxeek, beren autonomia erabiliz, esperimentazioak, berrikuntza pedagogikoak eta hezkuntza-programak behar dituztela.
  • Euskal eskolak aurre egin behar dien erronka berrien ondorioz, beharrezkoa da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua berriz definitzea hezkuntza-etapa horietan zehar.

 

3.- Arauaren helburuak.

  • Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Geografia eta Historia irakaskuntzak ezarri eta arautzea atzerriko hezkuntza-sistema bateko irakaskuntzak ematen dituzten unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan.
  • Curriculumaren egokitzapen metodologikoa, irakasteko gutxieneko ordutegia, irakasleen ezaugarriak eta Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, eta Lehen Hezkuntzako Gizarte Zientziak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Geografia eta Historia irakasgaien ebaluazioa finkatzea.

 

4.- Ordezko irtenbide arautzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Hasiera batean, ez dago alternatiba ez-erregulatzailerik hezkuntza-sistema lehen deskribatutako baldintzetan egokitzeko beharrari aurre egiteko.

Hezkuntzaren zerbitzua berrikusi eta garatu egin behar da nahitaez; batez ere, hezkuntza funtsezko zutabea delako gizarte garaikideentzat, sistema politiko demokratikoentzat eta, era berean, herrialde baten garapen ekonomikoarentzat.

Gainera, autonomia-erkidegoko araudia garatzen duen oinarrizko araudia aldatu egin da, eta, beraz, ezin zaio aurreko araudiari eutsi.

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan