Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

EAEn derrigorrezko irakaskuntzen baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemak dituzten ikastetxeetan gaztelerazko eta euskarazko hizkuntza eta kulturako irakaskuntzen curriculuma eta gutxieneko ordutegia finkatzeko agindu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

4 parte hartze
qrcode
Hitzaurrea

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak xedapen orokor bat egiteko proiektua egiteko prozedura hastea aurreikusi du, Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko irakaskuntzen baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan Espainiako eta Euskal Herriko hizkuntzaren eta kulturaren irakaskuntzen curriculuma eta gutxieneko ordutegia finkatzeko. Proiektuak 2012ko martxoaren 12ko Agindua ordezkatuko du.


Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan jasotzen den bezala, nahitaezkoa da kontsulta publiko bat egitea administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, arau-xedapenaren proiektua egin aurretik.

#Currículo_horario
Zerikusia duten berriak