Elkarlan Sariak
Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Dekretu-proiektua, mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko dena. Aurretiazko kontsulta publikoa

qrcode
qrcode

Dekretu-proiektua, mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko dena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2023-03-06

Onetsi nahi den Dekretuaren xedea legezko mekanismo bat ezartzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Europar Batasuneko beste eskualde eta estatu batzuetako gazte taldeen arteko mugikortasunerako edo gazte trukerako jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko, gazteek jarduera horietan parte hartzeko dituzten zailtasun ekonomikoak kontuan hartuta

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, dekretu proiektua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, Gobernu Irekiaren atariaren bidez. Egindako kontsultan, laguntza horiek jaso ditzaketen pertsonen aldeko 2 boto jaso dira, horietako batek egindako iruzkinaren arabera

Horretarako ezarritako epea igarota, eta 2 boto positiboak kontuan hartuta, kontrako botorik gabe, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan