Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

Xedapen orokor bat egitea, ikaskuntza berrikuntzarako zentroa eta hezkuntza inklusioa garatzeko zentroa sortzea arautzen duena. Aurretiazko kontsulta publikoa

62 %kontra
8 boto (3/5)

1.- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoei buruz

Azken bi hamarkadetan gertatu diren aldaketa ekonomiko eta sozialetara egokitzeko hezkuntza-sistemako ikastetxeei ematen ari zaien laguntzari buruz hausnartu nahi da, bai eta inklusioa, aholkularitza, prestakuntza eta berrikuntza sustatzeko zerbitzuen gobernantza-esparrua eguneratu ere, haien definizioari, egiturari eta antolaketari dagokienez, aipatutako helburuei erantzun diezaieten eta ikasle guztientzako eskola inklusibo eta kalitatezkoa garatzen dela ziurta dezaten.

 

2.- Egin nahi den arau-proiektuaren helburuak

Dekretu berriaren xedea da Euskal Hezkuntza Sistemari laguntzeko oinarrizko egiturak eguneratzea. Helburu espezifikoak hauek izango lirateke:

Arauak berariazko helburu hauek ditu:

  • Ikaskuntza Berrikuntzarako Zentroa sortzea eta egituratzea.
  • Hezkuntza Inklusioa Garatzeko Zentroa sortzea eta egituratzea.
  • Laguntza zerbitzuen koordinazio- eta jarraipen‑organo bateratua sortzea eta egituratzea
  • Laguntza zerbitzuetako alderdi ekonomikoekin, aurrekontuekin eta langileekin lotutako gaietarako kudeaketa zentralizatua ezartzea.
  • Berrikuntzari eta inklusioari laguntzeko zerbitzuetako prestakuntzarako eta eguneraketarako mekanismoak ezartzea.
  • Zentro bakoitzaren antolamendu‑egitura ezartzea.
  • Zentroen eta horien arloko zuzendaritzen zuzendaritza‑irudia zehaztea.
  • Aholkularitzen eskumenen profila ezartzea.

 

3.- Irtenbide alternatibo posibleak: arautzaileak eta ez arautzaileak.

Bi alternatiba posible daude: batetik, ekintzarik ez egitearen aukera, hau da, laguntza zerbitzuen gaur egungo egitura mantentzea Euskal Hezkuntza Sistemaren beharrei erantzuteko edo, bestetik, ikastetxeei laguntzeko egitura berri bat onartzearen aukera, irakaskuntzaren kalitatea, aukera berdintasuna eta hezkuntza sistemaren eraginkortasuna hobetzeko.

Erabat baztertu da ekintzarik ez egitearen aukera, haren alde eginez gero, guztiz geldiaraziko bailitzateke Euskal Hezkuntza Sistemak ezinbestean egin behar duen hobekuntza globaleko prozesua.

Aldeko argudioak
  • Si esta bien hasta ahora no modificarlo.Cuanto más modificación peor resultados.. Todo lo que está funcionando bien mejor dejarlo como esta
    2023-01-18
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
  • Trabajar la diversidad, la inclusión, la autonomía y la horizontalidad desde estructuras uniformes, excluyentes, centralizadas y verticales es una incoherencia que, ademas, obviamente no funciona, No se puede dar lo que no se tiene,
    Orain dela 3 egun
  • Lo que la diversidad requiere no es reflexión, sino acción. No es necesario crear nuevas estructuras que aumenten el gasto público, sino trabajar en la eficacia de las que ya existen, permitiendo la participación activa de los agentes involucrados.
    Orain dela 5 egun
  • Los SdeA pueden abordar su mejora continua desde la diversidad y responder a los nuevos retos de los centros. La gestión centralizada, las megaestructuras y los megacentros no son solución. Destruir la excelente red de SdeA y el Know-how acumulado ERRROR.
    2023-01-19
Gehienez 255 karaktere
Iruzkin bat
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
  • 2023-01-19

    Los SdeA pueden abordar su mejora continua desde su diversidad y responder a los nuevos retos de los centros dentro del decreto actual mucho mas adecuadamente. La gestión centralizada, las megaestructuras y los megacentros no son solución. Destruir la excelente red de SdeA y el Know-How acumulado es un grandisimo Error.