Agindua, Bigarren Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuarena, Euskal Autonomia erkidegoko pertsona desgaituen enplegagarritasunarekin lotutako programa eta zerbitzuak eta enplegu-zentro berezien Euskal Erregistroa arautuko dituen Dekretu-proiektua egiteko prozedura hasten duena.
Agindu honen berri ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta “Legesarea” lankidetza-espazioan, 6/2022 Legearen 13.2 artikuluan eta Gobernu Kontseiluak 2010eko abenduaren 28an hartu zuen Erabakian xedatutakoa betez (xedapen orokorrak izapidetzeko jarraibideak onartzen dituen erabakia).