Ahalik eta jende gehien eta aniztasun handiena lortzeko helburuarekin, fase honetan herritarren partaidetzak hainbat bide ditu:
- Informazio- hitzaldia eta
parte hartzeko tailer publikoa:
ABENDUAK 15, 18: 30-20: 30
ERREBAL ARETOA, EIBAR
- Partaidetza digitala:
2022ko abenduaren 15a -
2023ko urtarrilaren 15a
lurraldeplana-debabarrena.eus
- Elkarrizketak kalean bertan:
2022ko abenduaren 1, 2, 15 eta 16an
- Irekia - eztabaida:
2022ko abenduaren 15a -
2023ko urtarrilaren 15ª
Gogoetarako funtsezko galdera honako hau da:
Zure ustez, zeintzuk dira Debabarreneko Eremu Funtzionalaren erronkak eta premia garrantzitsuenak hurrengo hauei dagokionez: ingurumen, mugikortasun, baliabide natural eta hondakin, lurralde-harreman eta ekipamendu handi, etxebizitza eta hiri-berroneratze, jarduera ekonomiko, ondare eta nortasun, klima-aldaketa eta osasun, eta inklusibitate eta euskarari? Eta zeintzuk dira horiei dagokion aukerak?
Gai horiek guztiak garrantzitsuak badira ere, zure ustez, zeintzuk lehenetsi beharko lirateke eta zergatik?
Zure iritzia "Aldekoa" eta "Kontrakoa" aukeren bidez eman dezakezu, eta beheko aldean gaitutako hiru testu-eremuetan ere argudioak gehitu ditzakezu (bat aldeko argudioetarako, beste bat kontrako argudioetarako eta beste bat ekarpen libreetarako).