Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

EAEko Auzolandegiak programa arautzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

0 boto

Konpondu nahi diren arazoak

Auzolandegiak urtero egiten den programa bat da, eta hemendik aurrera programaren oinarriak arautu nahi dira, programa egonkortzeko eta etorkizuneko oinarriak finkatzeko

 

Onartzeko beharra eta egokitasuna

2/2022 Legeak, martxoaren 10ekoak, Gazteriarenak, 41. artikuluan ezartzen du, besteak beste, EAEko administrazio publikoek gazteen boluntariotza arautua indartzeko neurriak hartuko dituztela, eta programa honek behar horri erantzuten dio.

 

Arauaren helburuak

Arauaren helburua Auzolandegiak programa sustatzea da. Bertan, hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko kultura-trukea eta bizikidetza errazten da, Auzolandegia hartzen duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lana garatuz; hau da, gizarte-proiekzioa duen boluntariotza-lana eginez, programa honetan Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzen den komunitate edo udalerriaren onerako.

 

Izan daitezkeen bestelako aukera erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak

Aurrekariak ikusita, beharrezkotzat jotzen dugu deialdien oinarriak arautzea, proiektu hau egonkortzeko eta bultzatzeko, eta dekretu bidez arautzea da ikusten den aukera bakarra.

 

 

 

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
  • Irekia
    Orain dela 4 egun

    Kaixo Ander,

    En la consulta pública previa se anuncia la futura elaboración del decreto. Más adelante, cuando se realice el trámite de información pública se podrán realizar aportaciones al texto propuesto.

    Ondo izan.

  • Orain dela 6 egun

    ¿Dónde se puede consultar el borrador de decreto? ¿O únicamente se anuncia la futura elaboración de un decreto?