Gobernuaren proposamenak Lehendakaritza

Dekretu-proiektua, EAEko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa arautzen duena. Aurretiazko kontsulta publikoa

100 %alde
Boto 1 (1/0)

Konpondu nahi diren arazoak

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa urtero egiten den programa bat da, eta hemendik aurrera programaren oinarriak arautzeko beharra nabari da, programa egonkortzeko eta etorkizuneko oinarriak finkatzeko.

 

Onartzeko beharra eta egokitasuna

2/2022 Legeak, martxoaren 10ekoak, Gazteriarenak, 42. artikuluan ezartzen du Eusko Jaurlaritzan gazteriaren eskumena duen sailak, Garapeneko Lankidetzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean, garapenerako lankidetza bultzatuko duela gazteriaren arloan, eta programa honek behar horri erantzuten dio.

 

Arauaren helburuak

Programaren helburua Euskadiko gazteek lankidetzako proiektuetan parte har dezaten da, eta boluntariotzan izandako esperientziak gure gizartean elkartasunean oinarritutako kultura eratzeko, sentsibilizatzeko eta errazteko balio dezan. Programa boluntario lana egin nahi duten EAEko gazteei zuzenduta dago, eta honako helburu hauek ditu:

  • EAEko gazteen artean elkartasunaren balioa sustatzea.
  • EAEko gazteak garapenerako lankidetza-ekintzetan sentsibilizatzea.
  • Lankidetzaren kontzeptua gazteengana hurbiltzea, ekintza horien garapena lekuan bertan ezagutzeko aukera eskainiz.
  • Euskadiko GGKEek Hegoaldeko herrialdeetan egiten duten lana ezagutaraztea.

 

Izan daitezkeen bestelako aukera erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak

Aurreko urteetako balorazioak kontuan hartuta, beharrezkotzat jotzen dugu deialdien oinarriak arautzea, aurretik ere existitu den proiektu hau egonkortzeko eta bultzatzeko, eta dekretu bidez arautzea da ikusten den aukera bakarra.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz