Gobernuaren proposamenak Kultura eta Hizkuntza Politika

Euskal sektore publikoko erakundeetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzeko proiektu Dekretua. Jendeaurreko informazioaren izapidea

0 boto

Xedea

1.- Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza izanik, eta, gaztelania bezala, Euskal Sektore Publikoko hizkuntza ofiziala, Dekretu honen xedea da Euskal Sektore Publikoko erakundeetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzea.

2.- Dekretu honek Euskal Sektore Publikoko erakundeen hizkuntza planifikazioa eta lanpostuetako hizkuntza eskakizunen sistema arautzea du helburu.

 

Helburuak

Dekretu honek helburu hauek lortu nahi ditu:

a) Pertsonen hizkuntza-eskubideak bermatzea Euskal Sektore Publikoa osatzen duten erakundeekin dituzten harremanetan, eta benetan gauzatzea arreta bi hizkuntza ofizialetan une oro erabiltzeko eta jasotzeko duten eskubidea.

b) Euskara erabilera normal eta orokorreko zerbitzu- eta lan-hizkuntza gisa kokatzea Euskal Sektore Publikoa osatzen duten erakundeen jardunean, erakunde horiek ezarritako erabilera-irizpideen arabera.

Nolanahi ere, helburu horrek edo Dekretu honetan euskararen erabilera normalizatuari edo orokorrari buruz egiten diren aipamenek ez dute inola ere mugatzen lurrade-eremu bakoitzean egon daitezkeen gainerako hizkuntza ofizialen erabilera.

c) Herritarren eta Euskal Sektore publikoa osatzen duten erakundeen euskararen erabilera sustatzea eta erraztea.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
Komunikabideek behera kargatzeko