Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea bete beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.
Ildo horretatik, Dekretu-proiektua jendaurrean jarri beharko zela erabaki da, izapide horretan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena dutela bermatzeko.
Lege-aurreproiektua jendaurrean jartzeko iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik, 2022ko irailaren 14tik, 20 egun balioduneko epea irekiko da, alegazioak aurkezteko. Dekretu-proiektua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri.