Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege-Aurreproiektua. Jendaurreko informazioaren izapidea

70 %kontra
10 boto (3/7)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Lege berri baten zergatia

1993ko Euskal Eskola Publikoaren Legea ia hogeita hamar urtez egon da indarrean. Aldi horretan, aldaketa garrantzitsuak gertatu dira euskal gizartean eta, bereziki, hezkuntzaren ingurune hurbilenean. Arau-esparru horrek, bere mugak eta Estatuko oinarrizko legeriak ezartzen zituen murrizketak barne direla, aukera eman zuen hezkuntza-sistema parte hartzailea, plurala eta askotarikotasuna integratzen duena garatzeko, eta euskara berezko hizkuntza gisa indartzeko, zeinaren alde aurreko belaunaldiek bitartekoak baino handiagoa zen ilusio batez lan egin baitzuten. Jakin badakigu, hala ere, mundua eta euskal gizartea bera asko aldatu direla, eta aldaketa horren neurriak diagnostiko partekatu berriak eta, batez ere, tresna berriak eskatzen ditu, batez ere hezkuntzaren arloan, beste erronka batzuei aurre egiteko, prestakuntza hobea eta bizikidetzarako gaitasun handiagoak emateko. Behar objektiboa dago hezkuntzaren egoera une honetan eta etorkizunean aztertuko duen arau-esparru berri hau lantzeko. Lege honen helburua da, hain zuzen ere, bidezko hezkuntza trantsizioa ahalbidetzea, une bakoitzeko beharrei erantzuteko eta, batez ere, prozesu inklusibo bat gauzatzeko, egokitzeko eta malgutzeko gai den euskal hezkuntza-sistema bat eraikitzea, ekitatean, gizarte-kohesioan eta bikaintasunean oinarritua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzaren Legeak, aurreko 1/1993 Legeak ez bezala, hezkuntza publikoa eta, zehazki, titulartasun publikoko ikastetxeak arautzeaz gain, ikuspegi holistikoagoa hartzen du, euskal hezkuntza-sistemaren erregulazio integral baten bidez; horrek esan nahi du funts publikoen bitartez finantzatzen diren ikastetxe guztietara heda daitezkeela printzipio asko eta agindu batzuk.

Lege honek, hala ere, ez du ahazten euskal hezkuntza-sisteman euskal eskola publikoari dagokion protagonismoa, hari finantzaketa nahikoa emanez, ikasleen sarbide unibertsala bermatzen duen oinarrizko erreferentea baita, eta –Lege honetan ezarritakoaren arabera– itunpeko irakaskuntzarekin batera biziko da; izan ere, itunpeko irakaskuntzak, funts publikoez elikatzen dela kontuan hartuta, nahiz eta bere ikastetxeak titulartasun publikokoak ez izan, legeak ezarritako printzipioak eta helburuak bete behar ditu, baita legeak ezartzen dizkion konpromisoak ere.

Balioak: izatea, jakitea eta bizikidetza

Lege honek bultzatzen duen euskal hezkuntza-sistema, bizikidetza, irakaskuntza eta ikaskuntza ardatz dituzten balioetan oinarritzen da. Balioak haurtzarotik lantzen ez dituen gizarte bat porrot egitera kondenatuta dago.

Lege honek hainbesteko garrantzia ematen die balioei, hezkuntza-proiektu orok balio jakin batzuen arabera baitu zentzurik, eta, balio horiek izan ezean, trebetasunen transmisio, gaitze teknologiko edo doktrinamendu hutsa bihurtuko litzatekeelako. Hezkuntzak bere handitasuna zor dio pertsonak, eta ez automatak, prestatzen laguntzen duelako, eta Lege honek izatean, jakitean eta bizikidetzan laburbiltzen dituen balioen arabera gauzatzen duelako eginkizun hori. Pertsona prestatua da pentsatzen duena, bere ezagutza-gaitasunak egoera konplexuetan aplikatzen dakiena, inguratzen duen errealitatea ikuspegi kritikoz aztertzen duena, nortasun propioa garatzen duena eta gizartean bizikide izaten dakiena.

 

Euskal Hezkuntza Sistemaren printzipioak

Honako hauek dira, oinarrizko araudi aplikagarrian jasota daudenez gain, euskal hezkuntza sistemaren printzipioak:

  • Ikasleen garapen pertsonala eta soziala, hezkuntza-sistemaren ardatz gisa.
  • Inklusioa eta ekitatea, aukera-berdintasunaren berme gisa.
  • Gizarte-kohesioa, aniztasunarekiko errespetua, pentsamendu- eta sinesmen askatasuna, baita giza eskubideen eta aniztasunaren defentsaren bermea ere.
  • Euskal kultura eta haren bi hizkuntza ofizialak ezagutzen dituzten eta beren ondare ukiezinenaren erabilera eta ezagutza baloratzen duten pertsonak prestatzea.
  • Banakako ahalegina eta talde-lana, baita elkarlaneko ikaskuntza ere, hezkuntza bikaintasunaren esparruan.
  • Bizikidetza positiboa eta kulturartekotasuna, askotariko eskola baten zutabe gisa.
  • Euskal eskola publikoaren protagonismoa, ikasle guztien hezkuntza-sistemarako sarbide unibertsala bermatzen duen oinarrizko erreferente gisa.
  • Irakaskuntza-askatasuna eta ikastetxea aukeratzeko askatasuna, ordenamendu juridikoan eta, zehazki, Lege honetan ezarritakoaren esparruan, eta ikasleen kontzientzia-askatasuna babestea aniztasunean oinarritutako hezkuntzaren barruan.
  • Emakumeen eta gizonen benetako berdintasun eraginkorra eta aniztasunaren balioa errotzea, bazterkeria- eta marjinazio-modu guztiei, desberdintasunei aurre egiteko konpromisoa eta pertsona guztiekiko errespetua.
  • Ikasleen prestakuntza aktiboa eta kritikoa, jakintzaren sustapenean oinarritua, haien garapenarekiko eta ingurunearekiko konpromisoa erraztuz, bereziki planetaren etorkizunari dagokionez, iraunkortasunaren ikuspegitik. Hezkuntza arduratsua baliabide teknologikoen eta teknologia disruptiboen erabileran, oinarri antropomorfiko baten gainean, bai eta trantsizio digitalerako eta horren ondorioetarako prestakuntza, arreta berezia jarriz hezkuntza eremuko eten digitalen kasuei eta baliabide teknologiko horien erabilera arduratsu eta egokiari, pribatutasuna zaintzea helburu.
  • Hezkuntza berritzailea, malgua eta planteatutako erronka berriei erantzuteko gai izango dena aplikatzea, unean uneko beharretara egokitzea ekarriko duena eta hezkuntza-sistemari erresilientzia emango diona, metatutako ezagutzaren ondare den ereduaren indarguneak eta eraldaketa metodologiko eta teknologikoan beharrezkoak diren aldaketa harmonikoak behar bezala konbinatuz, hezkuntza-paradigma berriei erantzuteko ezagutzan oinarritutako gizarte interkonektatu batean.
  • Euskal ikastetxeen autonomia, Lege honetan jasotako baldintzetan.
  • Zuzendaritza-organoen zereginaren nagusitasuna ikastetxeen hezkuntza lidergoan, eta irakaskuntza-funtzioan, hezkuntzaren kalitatearen funtsezko faktore gisa, eta irakasleen gizarte-aintzatespena, haien zereginari eta rolari laguntza eraginkorra ematearen bidez.
  • Ebaluazioaren kultura sendotzea eta prestigiatzea, hezkuntza-sistemaren maila eta eremu guztietan hobetzeko, kalitatezko eta bikaintasunezko hezkuntzaren oinarri gisa.
  • Familien eta hezkuntza-eragileen erantzunkidetasuna sustatzea irakaskuntza eta ikaskuntza-prozesuan, udalekin eta beste erakunde eta entitate batzuekin lankidetzan eta kooperazioan.
  • Funts publikoen bitartez sostengatutako ikastetxeek irakaskuntzaren doakotasun eraginkorra babestu beharko dute, Lege honetan adierazitakoaren arabera
Aldeko argudioak
  • Asegurando una educación que permita evolucionar y mejorar los conocimientos
    2022-09-25
  • Eusko Legebiltzarraren %80aren babesa zuen akordioak.
    2022-09-26
  • Todas las afirmaciones arriba expuestas están muy bien, pero en la concrección curricular no están bien desarrolladas.
    2022-10-05
  • Hezkuntzaren doakotasuna giza eskubide unibertsal bat da. Lege honek pausu garrantzitsu bat suposa daiteke .
    2022-10-11
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
  • Eusko Legebiltzarraren %80aren babesa zuen akordioak; aitzitik, ez dakit lege aurreproiektu honek babes bera jasoko duen. Sare publikoko hezkuntza eragileen babesik ez zuen jaso akordioak eta ez dirudi lege aurreproiektu honek ere jasoko duenik.
    2022-09-26
  • Estoy en contra de la educación concertada. Habría que transformar la concertada en pública en un plazo razonable de forma voluntaria con traspaso del personal. Los centros que se nieguen perderían la financiación pública.
    2022-10-04
  • Seguimos con la lucha de la concertada y la pública... mientras en las decisiones políticas las sigamos confrontándolo no habremos entendido que ambos son necesarios, complementarios... y que todos están al servicio... Demasiada política en Educación
    2022-10-05
  • Cheque escolar": Si no queremos que nuestros hijos se eduquen en un centro público sería justo que nos devuelvan el dinero de nuestros impuestos destinados a educación. Euskera: la imposición es brutal, genera división y rechazo. Libertad para los centro
    2022-10-07
  • No respeta el art. 6 del Estatuo de Autonomía del País Vasco. No respeta el art. 3.1 de la Constitución Española.
    2022-10-07
  • Cuando se deje de imponer el pensamiento único tendremos un país de ciudadanos libres y preparados
    2022-10-07
  • Ikasleek eta gurasoek zientzian oinarritutako arrakastazko jarduera hezitzaileak izateko eskubidea daukate. Legean horien bultzada agertu beharko luke
    2022-10-11
  • Ez du bermatzen euskarazko murgiltze-eredua egongo denik eta horrek euskarari kalte egingo dio. Gaur egun D ereduak ez badu euskalduntze egokia bermatzen, nolatan lortuko da helburu hori euskarari denbora eta lekua kenduz?
    2022-10-11
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
15 iruzkin
  • 2022-10-12

    No existe suficiente oferta de instituciones públicas en modelo A (o en su defecto, modelo B) en zonas con suficiente población en edad escolar de Bizkaia (corredor de Txorrierri). Con los datos que son ofrecidos por Eusko Jaurlaritza, se concluye que en todo Euskadi, de las 531 instituciones escolares públicas, tan solo un 6% de escuelas se imparten en castellano (modelo A) y un 83,8% en euskera (modelo D). Esto transforma en debilidad lo que podría ser fortaleza , evitando la movilidad de familias procedentes de otras regiones, comunidades autónomas u otros países hispanoparlantes. Por consiguiente, limita la posibilidad real ante un mundo global donde el castellano e inglés son lenguas mayoritarias y menoscaba la formación académica de profesionales con perfiles internacionales tan valorados por los sectores empresariales.
    Adicionalmente, vulnera la libertad de elección amparado en el Artículo 3.1 de la Constitución Española, y a su vez, contradice la Declaración Universal de los Derechos Humanos de escoger libremente la lengua en que deben impartirse la formación académica de los menores tutorizados. Por contra, el anteproyecto continua fomentando que la igualdad sea equiparada por colegios concertados, en los que la diferencia es menor (13%, 20% y 30% en modelo A, B y D respectivamente) y que supone un coste a las familias vascas inasumibles y que, se agrava cuando la residencia es localizada en ambientes rurales. Ruego que se considere e incentive este cambio regulatorio.
    Estamos observando que, conforme a las ultimas directrices señalan que, los alumnos no sean calificados con notas numéricas para evitar la competencia entre alumnos. El desarrollo y esfuerzo en edades tempranas ayuda a formar emprendedores con alto índice de innovación y desarrollo profesional, alineado con los valores olímpicos, entre otros sectores civiles de la sociedad. Por lo tanto, se valorará positivamente que se contemple en el anteproyecto de Ley de Educación del País Vasco, así como la entrega de las pruebas o exámenes a los padres/tutores para ayudar y colaborar de manera proactiva, anticipada y en consonancia con el claustro de profesores.

  • 2022-10-11

    Hezkuntza sailburu jaun agurgarri hori:

    Honen bidez, herritarroi horretarako eman zaigun epearen barruan, Hezkuntzaren Lege-aurreproiektuari alegazioak aurkezten dizkiot:

    Lehenengoa.- Proposatutako testuaren 1.2 artikuluan aipatu behar litzateke, Estatutuak eta Euskararen erabilera arautzeko oinarrizko Legeak jaso bezala, euskara dela Euskal Herriko berezko hizkuntza eta, bere egoera aintzat harturik, tratamendu berezia behar duela hura normalizatzeko.

    Bigarrena.- 2. artikuluan Euskal Herria, errealitate kultural eta etnografiko gisa lantzeko printzipioa jaso behar litzateke. Halaber, ikasleen kritikotasuna eta irakurzaletasuna printzipio gisa jaso behar luke aipatu artikuluak.

    Hirugarrena.- 3. artikuluak ez du jasotzen euskara hezkuntza-sistemaren helburuen artean, ez ikasleen euskara maila bermatzea, ez euskara bera normalizatzea. Ene aburuz, bada jaso beharreko helburua.

    Laugarrena.- 9. artikuluan gehitu behar litzateke 6. apartatua, honako edukiarekin: “Curriculumean bereziki zainduko dira euskara eta bere herria, Euskal Herria, eta propio sartuko dira horiekin lotutako edukiak etapa guztietan.”

    Bosgarrena.- 10.2 artikuluan, oraingo testuaren ostean, honakoa gehitu behar litzateke: “Edozelan, aintzat hartuko da euskarak bizi dituen gutxitze- eta diglosia-egoera eta, ondorioz, euskarazko gaitasunean indarra jarriko da.”

    Seigarrena.- Proposatutako testuaren 20.5 artikuluaren edukia aldatu behar litzateke, Euskal Eskola Publikoa sistemaren erdigunean eta lehen aukera gisa egon dadin: “Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa ikastetxe publikoen bidez emango da. Beharrezkoa balitz eta ikastetxe publikoek eskaera osoa beren gain hartu ezingo balute, ikastetxe pribatuen bidez emango litzateke.”

    Zazpigarrena.- 30.5 artikuluan gehitu behar litzateke aniztasuna lantzeak ez diola kalterik egingo euskara eta euskal kultura lantzeari, ezta horien ardatz-izaerari ere.

    Zortzigarrena.- 37. artikuluaren 5. apartatua gehitzea proposatzen dut, non funts publikoz finantzatutako ikastetxeen kasuan horien organoek euskaraz funtzionatuko dutela xedatuko den, bat eginez horrela horien hizkuntza-helburuekin eta hizkuntza-planetan jasotakoarekin. Eskola Kontseiluen kasuan euskaraz ez dakiten ikastetxeko langileak edo kideak ez direnen eskubideak bermatuko direla jasoko da.

    Bederatzigarrena.- 67.1 artikuluaren testua aldatzea proposatzen dut, euskararen posizioa indartzeko. Ezin dugu ahaztu gaur egun D ereduak ez duela beti ikasleak modu egokian euskalduntzen, hortaz, euskarari leku gutxiago emanik emaitzak txarragoak izatea espero dezakegun emaitza da. Honatx proposamena: “Euskal hezkuntza-sistemak euskara du ardatz eta haren inguruan artikulatua da. Nolanahi ere, hizkuntza ofizial biak eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza bat kontuan hartzen dituen egitura du.”

    Hamargarrena.- 68.1 artikuluaren bukaeran, kanpo-ebaluazioa sartzeko proposamena gehitu behar litzateke eta ebaluazio hura Euskararen Institutuaren eginkizuna litzateke, horretarako ikastetxekoak ez diren euskara irakasleek (hezkuntza-sistemakoak, EHUkoak, euskaltegi publikoetakoak, etab.) osatutako epaimahaiak sortuko lituzke aipatu Institutuak ebaluazioa egiteko xedez.

    Hamaikagarrena.- 72. artikuluaren bigarren apartatuan hobe litzateke euskarazko prestakuntza C2 mailara bideratzea, C1+ hura ez baitago hizkuntzen markoan jasota. Dena den, aintzat hartzeko modukoa iruditzen zait Kataluniako irakaskuntzan aritzeko dagoeneko derrigorrezkoa dela C2 maila egiaztatzea; biak izanik gutxitutako hizkuntzak, aztertu genezake beste lekuetan egiten dutena.
    Halaber, Euskara eta Euskal Literatura eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Euskara irakasgaietako irakasle izateko derrigorrezko baldintza izan behar litzateke euskarazko C2 maila egiaztatzea. Irakasgai hartan ez dituzte eskolak ematen soilik euskal filologoek, hortaz, udal euskaltegietan egiten den gisan, aipatu maila baldintza izan behar litzateke horretan jarduteko.

    Hamabigarrena.- 88. artikuluari bosgarren apartatua gehitzea proposatzen dut, honako testuarekin: “Ikuskariek irakasleen hizkuntza-gaitasuna aztertuko dute, ofizioz edo interesa duen edonork eskatuta.”
    Nire ustez, tituluak eskatzeaz gain, beharrezkoa da ostean maila hura aztertzea eta dagozkion neurriak hartzea.

    Hamahirugarrena.- Euskarak bizi duen egoera ikusirik, bereziki, gutxitze- eta diglosia-egoera betean dagoela, ez da ulergarria orain arte Euskara Zerbitzuak betetzen zituen eginkizunak bere gain hartuko dituen Euskara eta Hizkuntzen Ikaskuntzako Institutuari esleitzea, hark euskaraz gain beste hizkuntzak ere jorratuko baititu eta horrek euskara baztertuta edo behar duen arreta ez jasotzeko arriskua dakar. Ondorioz, ene ustez, beharrezkoa litzateke Euskara Zerbitzua mantentzea (nahi bada, Euskara Institutua izendatuz) eta horretarako proposatutako testuaren 91. artikulua aldatzea edo bi artikulutan banatzea, beste hizkuntzen irakaskuntzarako institutua sortzea komenigarria iritziko balitz.

    Aintzat hartuko direlakoan, adeitasunez agurtzen zaitut.

  • 2022-10-07

    Dejen que los centros elijan con libertad el modelo lingüístico, es imposible encontrar colegios de calidad en los que estudiar en castellano, la lengua de TODOS. Detengan la imposición del euskera y dejen que los padres elijan con LIBERTAD la lengua en la que quieren estudiar sus hijos.
    La igualdad entre hombres y mujeres es ideología, no adoctrinen a las futuras generaciones y dejen que los padres eduquen en esos ámbitos en casa, no en el colegio. La ideología tiene que estar fuera de las aulas.

  • 2022-10-06

    El Anteproyecto de Ley de Educación del País Vasco recoge como uno de los principios del Sistema Educativo Vasco la Libertad de enseñanza y libertad de elección de centro en el marco de lo establecido en el ordenamiento jurídico.
    En nuestro caso hemos elegido OSOTU porque parte de una mirada distinta hacia la infancia, buscando potenciar las capacidades de cada niño/a, facilitando que confien en si mismos para poder desarrollar su maximo potencial.
    Pero ha OSOTU no se le permite acceder a la financiación pública. Y pregunto ¿PORQUE?.
    Si OSOTU estubiese concertado, estaría en la red de educación pudiendo aportar a la escuela vasca su metodologia innovadora y de gran interes pedagogico.
    Por favor, aprovechen la gran oportunidad de incluir EL PROYECTO OSOTU en la red concertarda de manera que pueda llegar al mayor numero de familias posibles de la mano del Gobierno Vasco.
    Y así, SI, sería cierta esa libertad de ELECCION DE CENTRO para todos los ciudadanos de la comunidad autonoma vasca.

  • 2022-10-03

    Oinarrian euskaraz gaituak diren ikaslek lortuko dituen kalitatezko hezkuntza nahiko nuke.
    Hori lortzeko neurri bat izan daiteke herri eskola txikiak indartzea eta familiei erraztasunak ematea herri txikietara bizitzera etorri daitezen. Eskola txikietan muegiltze ereduak ezartzea uste dut eraginkorragoa litzatekela, batez ere atzerritik gurera bizitzera datozen familietako umeentzako.
    Zorterik onena opa dizuet.

  • Ana
    2022-10-01

    Kezkatuta nagoen? Bai, oso. Ardatz jarri diren helburuak ez dira gu kezkatuta gaituenak. Gure kezka harago doa: gure umeen garapenak ez datza euskeraz hitz egiten duen edo ez, eta euskalduna naiz, eta Euskal Herria maite dut. Inportantea? Bai. Garati behar? Bai! Nola ez! Baina gure umeen hezkuntza kalitatea indartzeko, bebetazko kalitatea inbertitu behar da. OSOTUn egiten den bezala, eta hori ez da beste inon egiten...inon ez! Bestela ez genituzke gure umeak eramango beren auzoetatik urrun eta gure patrikak apurtuz...ez da kapritxoa!! 200 familia Euskal Herri osotik bidaiatzen kapritxo batengatik? Ez, ez eta ez. Ez begiratu beste alde batera, utziguzue elkarrekin joaten, gure eskubidea da, denona, hezkuntza kalitatezkoa eraikitzea, denon artean, gu ere parte gara, gure umeak ere gizarte honetako parte dira. Ez ukatu beren eskubideak!

  • @AinaraVU
    2022-09-27

    Comentario de Twitter:
    RT @silvan_miracle: Abierto el proceso de aportaciones públicas al Anteproyecto de Ley de Educación del País Vasco📚https://t.co/v6Xtuv0Cf5

  • @VascoBOT1898
    2022-09-27

    Comentario de Twitter:
    RT @silvan_miracle: Abierto el proceso de aportaciones públicas al Anteproyecto de Ley de Educación del País Vasco📚https://t.co/v6Xtuv0Cf5

  • Irekia
    2022-09-27

    Estimado Conce,

    Le informamos que se necesita un tiempo para verificar todos los comentarios y las peticiones ciudadanas que entran en Irekia para su moderación y su posterior publicación, salvo que incumpla las normas de uso de Irekia aceptadas.

    Gracias por participar a través de Irekia

    Conce agurgarria,

    Irekian sartzen diren iruzkin eta herritzarren eskaera guztiak egiaztatu, moderatu eta ondoren argitaratzen dira, salbu Irekia erabiltzeko onartutako arauak ez baldin badira betetzen, horretarako denbora pixka bat behar izaten dugu, hori dela eta ez dira zuzenean argitaratzen idatzitako gauzak.

    Eskerrik asko Irekian partehartu izanagatik.

  • 2022-09-26

    Hezkuntza sailak eta sindikatuek maiatzean akordioa sinatu zuten 2023-24 ikasturtetik aurrera eta adin txikienetatik hasita, ikasgeletako haur kopurua murriztu, ingelesa 3 urtetik irakasten hasi eta gorputz hezkuntzako eskola-orduak indartzeko. Horrela, ratioak jaitsi egingo dira, hezkuntza kalitatea hobetu ahal izateko. Gorputz Hezkuntzako orduak indartzeak egun teknologia berrien ohitura kaltegarriek haur eta gazteen artean orokortzen ari diren sedentarismoaren ondorioak arintzea du helburu. Aipatutako neurriak oso egokiak iruditzen zaizkit, eta hezkuntzaren kalitatea hobetzen lagunduko dute ezbairik gabe. Ingelesa txikiagotik irakasteak, aitzitik, zalantza handiak pizten dizkit. Hainbat ikerketaren arabera, garrantzitsuena ama hizkuntzan edo bertako hizkuntzan murgiltzea da, eta atzerriko hizkuntza beranduago txertatzea, gutxienez irakurtzen eta idazten dakiten arte. Gainera, atzerriko hizkuntza lehenago ikasten hasteak, ez du etorkizunean emaitza hobeak erdiesteko inolako bermerik ematen, eta zientziak edota matematika ingelesez egiteak, arlo hauetako konpetentzia jaistea besterik ez dakar, ikasleek ez baitute irakasgaia sakontasun nahikoan lantzeko mailarik. Hau da Hezkuntza sailak hartu duen norabidea, ezin baita ahaztu Hezkuntza Lege Berriaren zirriborroak irakaskuntza hizkuntza bilakatu nahi dituela bai gaztelania, eta baita ingelesa ere, hauen orduak biderkatuz.

    Ondorio guzti hauek aztertuta, agerikoa da 3 urteko haur batek bere emozioak adierazteko, abestien bidez gozatzeko edota bere beharrizanei erantzuteko, garrantzitsuagoa litzatekela musika 3 urteko geletan txertatzea, eta ez ingelesa. Musikak haurren motrizitatea, gaitasun erritmikoak eta gorputz adierazpena garatzen laguntzen du. Baita euren sentimenduak adierazten ere. Guzti hauek berebiziko garrantzia dute eskolako lehenengo urteetan.

    Horixe da gaurkoan azpimarratu nahi dudan ideia nagusia: musikak hezkuntzan duen garrantziaz ohartaraztea, alegia. Musikaren irakaskuntza behin eta berriro gutxiesten dute bai politikariek, eta baita hezkuntza lege guztiek ere. Europako lurralde gehienetan musikari garrantzia handiagoa ematen diote, Hego Euskal Herrian izaten ditugun orduen bikoitza dute, eta gainera, gerora emaitza hobeak erdiesten dituzte ikasleen ebaluazioetan arlo guztietan. Musika-hezkuntza ezin da gaitasun bakar batean sailkatu, frogatuta baitago oinarrizko gaitasun guzti-guztiak garatzen laguntzen duela.
    Ildo beretik, musikak ez du soilik musika konpetentzia garatzen, haurraren garapen kognitiboan oso eragin positiboa du eta. Musika entzun eta interpretatzean, garuna eta adimena aktibatu egiten dira, emozioak, irudimena eta sentimenduak piztuz. Musikarekin garuneko bi hemisferioak aktibatzea eta haien artean konexio gehiago sortzea lortzen dugu. Ezkerreko hemisferioa alderdi logikoaz, arrazoiketaz, zenbakiez, hizkuntzaz eta abarrez arduratzen da. Bestalde, eskuineko hemisferioak funtzio intuitiboak, irudimenezkoak eta sormenezkoak kudeatzen ditu.
    Zer gertatzen da musika entzun edo interpretatzen dugunean? Gure garunaren eskuinaldeak gure emozioekin hegan egiten lagunduko digu, eta ezkerraldea obrak aztertuz, abestien letren zentzua bilatzen edota musika irudi eta erritmoak eraikitzen aktibatuko da.
    Musika zientzia hutsa da, matematika eta fisika; baita hizkuntza eta artea ere; eta ez da ohikoa irakasgai bakar batek hainbeste alderdi izatea.
    Onura guzti hauek ikusita, ulertezina da musikak gizartean duen garrantzia txikia. Hori gutxi balitz, musikak arte plastikoekin batera partekatu behar du Arte Hezkuntza arloa. Musika eta plastikak hizkuntza ezberdinak dituzte, eta, beraz, bereizita egon beharko lukete. Batera proiektu ederrak sortu daitezke, baina bakoitzak bere arlo propioa izanda, eta gaitasun ezberdin gisa ebaluatuz.
    Aipatu ditzagun motzean musikak ikasleengan dituen eragin positibo nagusiak:

    1.- Memoria, ikaskuntza, kontzentrazioa eta sormena indartzen ditu.

    2.- Estresa eta antsietatea jaisten laguntzen du.

    3.- Hizkuntza berri bat ikasteko gaitasuna handitzen du.

    4.- Arazo neurologikoei aurre egiteko oso baliagarria da. Gelan beharrizan bereziak dituzten haurrentzat bereziki.

    5.- Emozioak helarazten laguntzen du.

    Münsterreko Unibertsitatearen (Alemania) edo Harvard Medical Schoolen ikerketek musikak haurren eta nerabeen garapenari dakarzkion onurak erakusten jarraitzen dute, eta Europar Batasunak ere urteak daramatza bere estatu kideetan musika-hezkuntzaren aldeko apustu irmoagoa eskatzen. Hego Euskal Herrian eta Espainiar estatuan oraingoz ez dirudi kasu egin dietenik.
    David Bueno biologo genetistak hausnarketa interesgarria egiten du: “Izugarria da musika, plastika eta gorputz hezkuntzako orduak mugatzea, dauden ikaskuntzarik transbertsalenak direlako.” Onura horiek aprobetxatzeko, funtsean, Lehen Hezkuntzako irakaskuntzaren egungo eskemarekin haustea proposatzen du, matematika, zientziak, hizkuntza... bezalako ikasgaien arabera egituratu ordez, hiru horiek enbor gisa dituen egitura berri bat sortzeko.
    Buenoren arabera, “Musika garuneko gimnasia bat da, garun osoa aldi berean aktibatzen duten jarduera bakarretakoa da; biderketa bat ebaztea baino gehiago.” Neurozientziak 20 urte daramatza norabide horretan ikerketak plazaratzen.
    Duela bi hamarkada, hain zuzen ere, Martin F. Gardiner doktoreak, Providenceko Musika Eskolako (Rhode Island) zuzendariak, Nature (1996) aldizkari zientifikoan adierazi zuen bereziki diseinatutako musika eta arte hezkuntzak hobekuntza ikusgarriak ekar zitzakeela irakurketan eta matematiketan. Emaitza akademiko txarrak izan zituzten 5 eta 7 urte bitarteko haurrekin egindako esperimentu baten bidez egiaztatu zuen hori; izan ere, musika-eskolak jaso ondoren, irakurketan onenen parekoak izan ziren, eta matematiketan, hobeak. Harrezkero, Buenok dioen bezala, ildo horretako hainbat ikerketa argitaratu dira.

    Aipatutako guztiagatik, bada garaia hezkuntza saileko arduradunek behingoz musika balioetsi dezaten, gure ikasleen etorkizuna jokoan dago eta.

  • 2022-09-26

    He hecho dos comentarios y no salen.

  • 2022-09-26

    Hay que enseñar a los alumnos/as a pensar, que eso sí que empodera de verdad.

  • 2022-09-26

    Es un declaración de intenciones tan ambigua como el sexo de los ángeles y donde cabe hasta todo lo contrario de lo que describe. Parole, parole, parole y a continuación más de lo mismo: peor enseñanza, menos conocimientos y ciudadanos más manipulables.

  • 2022-09-23

    Si éstas son las nuevas propuestas.....qué se ha estado haciendo en los centros educativos?Son las mismas ideas de siempre con otras palabras.

  • 2022-09-23

    Kaixo,

    Lege garrantzitsu baten aurrean gaude, baina beldur naiz lege honek hainbeste urtez iraun duen sareen arteko "talka" betikotuko ez ote duen! Izan ere, lege aurreproiektu honen aurretik hitzartutako hezkuntza akordioak Eusko Legebiltzarraren babes zabala jaso arren, ez dut uste jendartearen aldetik hainbesteko babesa duenik. Sare publikoko eragile asko eta asko hezkuntza akordio eta lege aurreproiektu honekin ados ez egotea kezkatzeko modukoa iruditzen zait. Ez dezagun ahaztu sare publikoa dela sistema osoaren erdia. Hezkuntza lege bat ez da ona izango sistemaren erdia asebete gabe sentitzen bada eta, are gutxiago, sistemaren erdi hori sare publikoa denean.

    Lege aurreproiektuaren edukia garrantzitsua da, baina eduki horiek nola adosten diren are garrantzitsuagoa iruditzen zait. Behingoz, alderdi politikoak aurretik doaz, baina ezin dira hezkuntza eragileak inolaz ere ahaztu. Espero dut kontsulta-fase honek eta ondoren datozen pausoek hezkuntza eragile guztien parte hartzea ahalbidetzea.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko