Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege-Aurreproiektua. Jendaurreko informazioaren izapidea

Hitzaurrea

Hezkuntza da apustu estrategikorik garrantzitsuena gizarte aurreratu baten balio demokratikoen esparruan kohesio soziala, berdintasuna eta garapen ekonomiko harmonikoa lortu nahi dituen herrialde batentzat. Aurrean dugun zereginik zoragarriena da, erantzukizunik handiena, mundu garaikidearen erronkak gainditzeko ahaleginean protagonista izango direnak heztea eta egungo gizarteek behar dituzten eraldaketa handiak gauzatzea.

Hezkuntza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistema pixkanaka eraldatzeko oinarriak arautzeko, euskal gizartearen eskakizunetara egokitzea helburu, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza lege-aurreproiektua prestatu du, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu behar den legea.

Horretarako, lege-erregulazio hori betez, Hezkuntza Sailburuak eman zituen, batetik, 2022ko apirilaren 8ko Agindua, zeinaren bidez hasiera eman baitzitzaion Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza arautzeko Lege-aurreproiektua egin eta izapidetzeko prozedurari, eta, bestetik, 2022ko uztailaren 22ko Agindua, Lege-aurreproiektu hori aldez aurretik onartzekoa, testu artikulatua idatzi ondoren.

Gorago aipaturiko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Zentzu horretan, egokitzat jo da jendaurreko informazioaren izapidea irekitzea izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izango dutela bermatzeko.

#LeyEducación_TIP
Zerikusia duten berriak
Komunikabideek behera kargatzeko