Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

Dekretu-proiektua EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen 21/2009 Dekretua aldatzeko dena.Jendaurrean jartzeko izapidea

0 boto

Hezkuntza Sailak dekretu-proiektu bat egin du otsailaren 3ko 21/2009 Dekretua aldatzeko. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezarri ziren. Proiektu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak ezarritakoaren arabera izapidetu behar da.

Lege horren 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Dekretuaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz besteko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen otsailaren 3ko 21/2009 Dekretuan jasotako egungo araudia aldatu eta eguneratuko duen lege-esparrua lantzea da.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
Komunikabideek behera kargatzeko