
Dekretu-proiektua EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen 21/2009 Dekretua aldatzeko dena.Jendaurrean jartzeko izapidea. Ondorioak
Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi dizkie jendaurreko informazioaren fasean parte hartu duten pertsonei eta erakundeei, prozesu hori aberasteko egindako ekarpenengatik.
Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133.3. artikuluan ezartzen duenaren arabera, jendaurreko informazioa eman da, arauaren hartzaile izan daitezkeenek eta horri buruzko ekarpenak egiten dituztenek beren iritzia emateko aukera izan dezaten, eta, horretarako, beharrezkoak diren dokumentuak jarri dira haien eskura.
Esandako izapideak egiteko epea amaituta eta gorago aipatutako izapideen emaitzak balioetsita –gehi beste bide batzuetatik jasotako ekarpenak ere kontutan hartuta-, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da.


