Gobernuaren proposamenak Ekonomia eta Ogasuna

Bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeari buruzko ebazpena. Jendaurrean jartzeko izapidea

0 boto

Aginduaren xedea da pertsona edo erakunde eskatzaileek edo onuradunek eta erakunde laguntzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzea, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan.

Diru-laguntzen onuradun edo horiek kudeatzeko erakunde laguntzaile izateko, dirulaguntzen araudiak baldintza jakin batzuk eskatzen ditu, besteak beste:

- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

Ekonomia eta Ogasun Saila izapidetzen ari den agindu berriak betebehar horiek egunean izatea zer den arautzen du, eta betekizun horiek nola eta noiz egiaztatu behar diren zehazten du. Gainera, egiaztapen sinplifikatua eta egiaztatzeko betebeharretik salbuesteko kasuak ezartzen ditu.

Egiten ari den agindu horrek ordeztu egingo du 1991ko urriaren 7ko Agindua, Ogasun eta Finantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura emandako dirulaguntzen onuradunek zerga-obligazioak betetzen dituztela egiaztatzeari buruzkoa –jada, aldaketa ugari izan dituena-.

Gaur egun, beharrezkoa da beste agindu bat izatea. Agindu horrek, zerga-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeaz gain, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak betetzen direla ere egiaztatuko du, eta eskakizun horiek laguntzen eta dirulaguntzen kudeaketan parte har dezaketen erakunde laguntzaileetara ere zabalduko ditu. Orain arte, pertsona eta erakunde onuradunei soilik egin zaie erreferentzia zerga-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeari buruz.

Kontua da arlo horren erregulazioa eguneratzea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren eremuan, behar den moduan egokitzeko premia berrietara eta dirulaguntzen arloko oinarrizko araudira.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
Komunikabideek behera kargatzeko