Gobernuaren proposamenak Lana eta Enplegua

Enpleguari Buruzko Euskal Lege-Aurreproiektua. Jendaurrean jartzeko izapidea

qrcode
qrcode

Enpleguari Buruzko Euskal Lege-Aurreproiektua. Jendaurrean jartzeko izapidea. Ondorioak

2023-01-12

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak Enpleguari buruzko Euskal Legearen aurreproiektuaren jendaurreko informazioaren izapidean egindako ekarpen guztiak eskertzen ditu. Guztiak irakurri eta aztertu dira.

Arau-ekimenaren helburua da begirada zabaltzea enplegu-zerbitzu publikoa ulertzeko modu berri bati, pertsonen eta enpresen premietan zentratuta; enplegagarritasuna hobetzeko eskubideak aitortzea; zerbitzu-zorro integral eta integratua eskaintzea; enpleguaren zeharkako dimentsioa bermatzea; erakunde-maila guztien eginkizuna aitortzea; elkarrizketa sozialaren garrantzia aitortzea, eta enpleguaren tokiko dimentsioa indartzea.

Xedapen Orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, lege-aurreproiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izango dutela bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian argitaratu da.

Nahitaezko urratsa da. Horretarako ezarritako epea igaro eta izapidearen emaitza baloratu ondoren, lege-aurreproiektua egiteko prozedurarekin jarraituko da, 8/2003 Legean xedatutakoa betez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan