Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalekin batera, datu irekietatik sortutako ideien eta aplikazioen lehiaketen laugarren edizioa antolatu dute. Izena emateko epea ekainaren amaieran irekitzea aurreikusten da.
Datu irekien lehiaketek Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien katalogo batetik sortutako ideiak edo aplikazioak/zerbitzuak saritzea dute helburu. Alde batetik, garatzaile edo programatzaile informatikoetan pentsatuta (Aplikazio lehiaketa), eta bestetik, datuak berrerabiltzeko ideiak eman nahi dituzten beste eremu profesional batzuetako pertsonentzat ere (Ideia lehiaketa) pentsaturik antolatu dira.
Open data kultura eta Euskadiko datu publiko irekien berrerabiltzea bultzatzea da helburua.
Ideia-lehiaketa
Ideia Lehiaketa honako hauei zuzenduta dago: datu irekietatik eratorritako orotariko zerbitzu, azterlan, bistaratze edo aplikazio sortzeko ideiak proposatu nahi dituzten pertsonei.
Ideia dokumentu batean azaldu eta dokumentu hori inskripzioa egitean erantsi besterik ez da egin beharko:
- Izena ematea: 20 egun baliodunekoa izango da, eta deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, 2022ko ekainaren bigarren hamabostaldian hastea aurreikusten da.
- Sariak: 8000 € (Lehenengo saria: 5000 € / Bigarren Saria: 3000 €)
- Dauden datu publiko irekietatik abiatuta zerbitzuak sortzeko ideiak emateko prest dauden ikasle, profesional edo enpresei zuzendua.
- Web bidezko izen-ematea.
- Informazio gehiago: https://opendata.euskadi.eus/open-data-lehiaketak/-/ideia-lehiaketa/
Aplikazio-lehiaketa
Aplikazio-lehiaketa honako hauek ditu xede: garatzaile edo programatzaile informatikok; edo zerbitzu, azterlan, bistaratze edo aplikazio bat sortzeko gai den edozein pertsonari. Lan horrek gutxienez Euskadiko open data publikoko katalogoetako datu irekien multzo bat (oinarrietan zehaztutakoak) erabili beharko du.
- Izena ematea: 20 egun baliodunekoa izango da, eta deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, 2022ko ekainaren bigarren hamabostaldian hastea aurreikusten da.
- Sariak: 18000 € (Lehenengo saria: 10000 € / Bigarren Saria: 8000 €)
- Garapen nahiz programazio ezaguera duten edo/eta datu irekietatik zerbitzu/aplikazioak sortzeko gai diren ikasleei, profesionalei edo enpresei zuzenduta dago.
- Web bidezko izen-ematea.
- Informazio gehiago: https://opendata.euskadi.eus/open-data-lehiaketak/-/aplikazio-lehiaketa/
Edizio honi edo aurreko edizioei buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu: https://opendata.euskadi.eus/datu-irekien-lehiaketak/
Animatu eta parte hartu!