Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legearen Aurreproiektua. Jendaurrean jartzeko izapidea

0 boto

Lege honen xedea da euskal administrazio publikoek lankidetza-eta elkartasun-gaietan dituzten politiken araubide juridikoa finkatzea eta arautzea. Euskal administrazio publikoek eta lege honek araututako jarduerak edo zerbitzuak garatzen edo ematen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek, pribatu zein publikoek, izango dute aplikagarri.

Aurreproiektu honen bidez, Eusko Jaurlaritzak aurrera egin nahi du egungo erronka globalekin bat datorren politikan, Euskadik Hegoaldeko herrialde/lurralde eta biztanleriarekin duen ibilbide eta konpromiso solidarioa indartuko duena. Hauek dira arau berri honen helburu zehatzak:

  • Gaur egungo erronka globalekin bat datorren eta nazioarteko garapen-agendak bere egingo dituen euskal lankidetzako politika batean aurrera egitea.
  • Euskadiren konpromiso solidarioa indartzea, gure nortasun-ezaugarrietatik abiatuta: kalitatezko lankidetza deszentralizatua, elkartasunean eta lankidetza publiko sozial sendoan oinarritua.
  • Lankidetzako euskal eragileen arteko koherentzia eta erantzunkidetasuna hobetuko duen erakunde-arkitektura berri bat sendotzen aurrera egitea. Erakundeei dagokienez, gai horretan eskumenak partekatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen jardueren ikuspegi orokor batean aurrera egitea esan nahi du.
  • Garapen jasangarrirako politiken koherentzia ezaugarri duen eredu baterantz aurrera egitea, araua euskal administrazioetatik bertatik eta haien barnera hedatzea ahalbidetuko duena.
  • Euskadiko baliabide solidarioen mobilizazio-oinarria zabaltzea: herritartasun aktiboa; sektore anitza eta dinamikoa; ibilbide eta esperientzia aitortua duten GKE espezializatuak; inplikatutako eragile sozial eta instituzional gehienak; administrazio konprometitu eta aktiboa.
Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz