Dekretu-proiektua, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen errolda sortu eta haren funtzionamendua arautzeko dena. Jendaurrean jartzeko izapidea

0 boto

Dekretuaren xedea da Euskadiko hirugarren sektore sozialeko gizarte-erakundeen errolda sortzea eta horien funtzionamendua arautzea.

Beharrezkoa izango da inskribatzea euskal administrazio publikoekin lankidetzan aritzeko eta haiek bultzatzen dituzten sustapen-neurriak eskuratzeko, diruz lagun daitezkeen programak barne.

Horrela, dekretu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden hirugarren sektore sozialeko erakundeen kopurua eta osaera ezagutzeko hasierako eta oinarrizko helburua bete nahi da, bai eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legean ezarritako agindua betetzekoa: Euskadiko hirugarren sektore soziala ezagutzeko, jakitera emateko, aztertzeko, planifikatzeko, antolatzeko eta sustatzeko tresna baliagarri bat sortzea.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
Komunikabideek behera kargatzeko