Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

Dekretu-proiektua, eskola-garraioari buruzko 69/2015 Dekretua aldatzekoa. Aurretiazko kontsulta publikoa

2 parte hartze
100 %alde
Boto 1 (1/0)

1.- Arau-ekimen honekin konpondu nahi diren arazoak

Ekimen honen bidez Hezkuntza Sailak dekretu-proiektu bat egin eta onartu nahi du eskola-garraioari buruzko maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretua aldatu eta Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak ere aplikazio-eremuan sartzeko. Gainera, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen artean onartzeko, esleitzeko eta matrikulatzeko prozeduran plaza eskatzeko baldintza aldatu nahi du.

 

2.- Araua onartzearen beharra eta egokitasuna

 Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan zehazten denez, honako hauek dira hezkuntza-sistemaren printzipioak: ikasle guztientzako hezkuntza kalitatekoa, haien zirkunstantziak eta egoera edozein direlarik ere; ekitatea, hezkuntzaren bidez pertsonalitatea osoki garatzea bermatuko duena; hezkuntza-inklusioa; eskubideetan eta aukeretan berdintasuna, edozein diskriminazio gainditzen laguntzeko, eta hezkuntzarako sarbide unibertsala, desberdintasun pertsonalak, kulturalak, ekonomikoak eta sozialak konpentsatzeko, arreta berezia eskainiaz desgaitasunen ondoriozkoei.

Aipatutako arau eta printzipioen arabera hezkuntzarako eskubidea izateko baldintzak ezarri behar dituzte hezkuntza-administrazioek. Era berean, hezkuntza-sistemak erraztu egin behar du eta administrazio publikoek sustatu egin behar dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko prestakuntza edo baliokidea lortzea.

Zalantzarik gabe, eskola-garraioak baldintzatu egiten du eskubide hori izatea eta funtsezkoa da hezkuntzan sartzeko berdintasun eta ekitate printzipioak bermatzeko. Hori dela eta, hezkuntza-administrazioek bere gain hartu beharreko betebeharra da.

Azaroaren 26ko 186/2019 Dekretuak eta irailaren 28ko 217/2021 Dekretuak eskola-garraioaren dekretuan egindako aldaketak oinarri hartuta, Hezkuntza Sailak uste du eskola-garraioko zerbitzua emateko ezinbestekoa dela erregulazio berria taxutzea, ziurtatzeko mugitzeko zailtasun bereziak dituzten Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek eskola-garraioko zerbitzu osagarria jasotzeko modua izango dutela. Faktore horrek kalitatezko hezkuntza berdintasun-baldintzetan jasotzeko eskubidea sustatzen du, edozein diskriminazio gaindituz, hezkuntza-administrazioak egoera eta irakaskuntza jakin batzuetan bere egin behar dituen obligazioetako bat izaki. Era berean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei dagokienez, eskola-garraiorako eskubideaz gozatu ahal izateko, komenigarria da ikasleak onartzeko, plazak esleitzeko eta matrikulatzeko prozeduran plaza eskatzeko baldintza egokitzea. Horrenbestez, premiazkoa eta egokia da orain bultzatzen ari diren arau-egitasmoa.

 

3.- Egin nahi den arau-proiektuaren helburuak

Dekretu-egitasmo honen helburu nagusia da Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak ere eskola-garraioari buruzko maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretuaren aplikazio-eremuan sartzea, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek balia dezaten zerbitzu hori, kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea baldintzatzen duelako. Bestalde, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen artean onartzeko, esleitzeko eta matrikulatzeko prozeduran plaza eskatzeko baldintza aldatu nahi da, eta etxetik hurbilen dagoen ikastetxea izan beharko baita.

 

4.- Egon daitezkeen ordezko irtenbide erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak

Arauzko prozedura hau beharrezkoa da hezkuntza-administrazioak antolatutako edo finantzatutako eskola-garraioa eskuratu eta erabiltzeko kasu eta baldintzak arautzeko, bai eta zerbitzu osagarria hori emateko modalitateak arautzeko ere. Berdintasunaren printzipioa bermatzeko, ez dago ordezko irtenbide ez-erregulatzailerik. Edonola ere, kontsultaren helburua da interesdunek egoki iritzitako iradokizunak edo oharrak hartzea.”

 

Aldeko argudioak
  • Hay mucha gente, que el centro que le toca está en otra localidad, o e la misma pero teniendo que usar transporte
    Alg
    2022-05-11
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz