100 %alde
3 boto (3/0)

LPPk Araba Erdialderako lurralde-eredu bat proposatzen du, non hiria hiri “mamitsuagoa” izango den eta landa lurra ere bai, bi errealitateak denboran oreka iraunkor berri batean berrelkartuz.

Proposatutako lurralde-eredu berria hiri-ekosistemen antolamendu-konplexutasuna eta landa-ekosistemen eta ekosistema naturalen konplexutasuna (biodibertsitatea + dibertsitate antropikoa) aldi berean areagotuko dituzten estrategietan oinarrituko litzateke, ezagutza-arloko ekonomia trinko batean.

Azken helburu hori lortzeko proposamenek autosufizientzia konektatuaren printzipioa errespetatzen dute, hau da, eremuko baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzea, kanpoarekiko mendekotasuna eta inpaktuak murrizteko.

Aurrerapenaren dokumentuak honako gai nagusi hauek proposatzen ditu:

  • Lurralde-osasunaren arloan, elkarri lotutako azpiegitura berde bat definitzen da, ekosistemen zerbitzuak zaindu eta indartuko dituena.
  • Kokaguneei dagokienez, lurzoru berrien okupazioaren muga batzuk zehazten dira, hiria berroneratzen eta eraikitako ondare guztia kargan jartzen laguntzeko.
  • Lurralde-funtzionamenduari dagokionez, mendekotasun energetikoa murrizteko> neurriak proposatzen dira, hala nola kontsumo txikiagoa (birgaitzeak eta mugikortasun induzitua murrizteak erraztuz) eta ekoizpen berriztagarriaren aldeko apustua (autokontsumoa, kooperatibak, parkeen kokapen mugatua,…).

 

Dokumentazioa esteka honetan kontsulta daiteke:

https://www.euskadi.eus/araba-erdialdeko-lurralde-plan-partzialaren-berrikuspena/web01-a2lurral/eu/

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz