Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

UPV/EHUko prezio publikoen agindua. Aurretiazko Kontsulta Publikoa

Hitzaurrea

Hezkuntza Sailak urtero xedapen orokor bat egiten du, goi-hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzeko eta prezio horien salbuespen eta murrizketen onurarako baldintzak ezartzeko.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133.1. artikuluan xedatzen duenez, arau-xedapenaren proiektu bat egin aurretik, kontsulta publiko bat egingo da administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, eta kontsulta horretan, etorkizuneko arauak eragin ahal dien pertsona eta erakunde esanguratsuenen iritzia jasoko da.

Hori dela-eta, 2022-2023 ikasturterako Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoen prezioak finkatuko dituen eta zerbitzu horien salbuespen eta murrizketen onurarako baldintzak zehaztuko dituen agindu-proiektua egin aurreko kontsulta-izapidea bete nahi da, arauak eragiten dien herritarrek eta erakundeek parte hartzeko eta planteatzen den arauari ekarpenak egiteko aukera izan dezaten.

20 eguneko epea ezartzen da eragindako erakundeek, herritarrek eta beren erakundeek egoki iritzitako iradokizun edo ohar guztiak aurkez ditzaten.

#Precios_Públicos_UPV-EHU
Zerikusia duten berriak