Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

UPV/EHUko prezio publikoen agindua. Aurretiazko Kontsulta Publikoa

0 boto
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

1.- Ekimen arauemaile honen bidez konpondu nahi diren arazoak

2022-2023 ikasturterako Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoen prezioak finkatu nahi dira, bai eta zerbitzu horien salbuespen eta murrizketen onurarako baldintzak ezarri ere.

 

2.- Onartzeko beharra eta egokitasuna

Hezkuntza Sailak xedapen orokor bat egiten du urtero, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoen prezio publikoak finkatzeko eta zerbitzu horien salbuespen eta murrizketen onurarako baldintzak ezartzeko. Horregatik, beharrezkoa da arau hau onartzea 2022-2023 ikasturterako prezioak finkatzeko.

 

3.- Egin nahi den arau-proiektuaren helburuak

Araudi honen xedea da Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatearen 2022-2023 ikasturterako goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezio publikoak finkatzea, bai eta salbuespen eta murrizketen onurarako baldintzak ezartzea ere.

 

4.- Balizko ordezko irtenbide erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak

Arauak honek prezio publikoak finkatu behar ditu, Unibertsitate politikako Konferentzia Orokorrak ezarritako mugen barruan, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 81.3.b) artikuluan ezartzen den bezala (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatua).

Bestalde, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 39. artikuluak jasotzen ditu unibertsitate-zerbitzu akademikoengatik ordaindu beharreko prezioen salbuespenak eta murrizketak, bai eta legez ezartzen diren gainerako eskubideak ere. Eskubide horiek Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek izango dituzte, erregelamenduzko aurreikuspenen esparruan. Era berean, artikulu horretan arautzen da prezio publikoak finkatzeko aginduak salbuespen-baldintzak zehaztu ahal izango dituela, bai eta beste salbuespen oso edo partzial batzuk ezarri ere, baldin eta diskriminazio arbitrariorik ez badakarte.

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan