Gobernuaren proposamenak Segurtasuna

Datu Pertsonalak Babesteko Legearen aurreproiektua. Jendaurrean jartzeko izapidea

Datu Pertsonalak Babesteko Legearen aurreproiektua. Jendaurrean jartzeko izapidea. Ondorioak

2023-01-19

Datu Pertsonalak Babesteko Legearen aurreproiektua jendaurrean jartzeko izapidea amaitu da, eta martxoaren 3tik martxoaren 30era arte egon da zabalik. Hori dela eta, Segurtasun Sailak eskerrak eman nahi dizkie prozesuan parte hartzeagatik beren ekarpenak eta iruzkinak egin dituzten pertsona eta erakunde guztiei, horretarako ezarri diren bideen bidez.

Lege honen bidez, egokitu egin nahi da Euskal Autonomia Erkidegoko araudia, datuak babesteari buruzkoa (2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa), bai eta hura garatzeko xedapenak ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez babesteari buruzkoa (aurrerantzean, DBEO), eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (aurrerantzean, DBLO), eta haren xedapenak osatzekoa, bai eta Agintaritzaren araubide juridikoa arautzekoa ere.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, lege-aurreproiektua jendaurrean jarri da izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta gehien parte har dezaten bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian argitaratu da.

Horretarako ezarritako epea igarotakoan, gertatu diren 2 elkarreraginak kontuan hartuta eta aipatutako izapidearen emaitza baloratuta, lege-proiektua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta Saileko sailburuak aldez aurretik onartu beharko duen testua prestatuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau