Elkarlan Sariak
Gobernuaren proposamenak Kultura eta Hizkuntza Politika

Euskal sektore publikoko erakundeetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzeko Dekretua. Aurretiazko kontsulta publikoa

qrcode
Hitzaurrea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan ezarritakoari jarraiki, legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, entzunaldi publikoa bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez; horren bidez jasoko da etorkizuneko arauak uki ditzakeen herritarrek eta erakundeek zer iritzi duten puntu hauei buruz:

a) Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak

b) Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den

c) Arauaren helburuak

d) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez erregulatzaileak

 

Beraz, azaldutakoa betetze aldera, eta lege-aurreproiektuaren izapidetzarekin hasi baino lehen, honen bidez herritarrei dei egiten diegu Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-oholean argitaratuko den eranskinean jasotako informazioari buruzko iritzia eman dezaten.

#Normalización_Euskera