Migrazioaren eta asiloaren EAE-ko Foroa sortzeko Dekretu-Proiektua

50 %neutrala
4 boto (2/2)

Ildo horretan, datozen urteetarako lan-ildoak zehazteko une hau egokia da Migrazioaren eta Asiloaren EAEko Foroa eratzeko, egungo eta etorkizuneko premiei erantzungo dien gogoetarako, elkarrizketarako eta kontsultarako gune operatibo gisa, atzerritar jatorriko pertsonak Euskadin benetan eta eraginkortasunez integratzea ahalbidetuko duten politika publikoak gauzatzea errazteko.

Adierazitakoagatik, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari esleitutako eskumenak erabiliz, egokitzat jo da dekretu berri bat idaztea, gaur egun indarrean dagoena aldatu beharrean, eta, beraz, indargabetuta geratuko da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak xedatzen duenez, xedapen arauemaile baten proiektua egin aurretik kontsulta publiko bat bideratu beharko da, administrazio eskudunaren web-atariaren bidez etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakunde esanguratsuenen iritzia jasotzeko.

Xedapena egin aurreko kontsultaren izapidea bete nahi da, arauak eragindako herritarrek eta gainerako erakundeek parte hartzeko eta planteatzen den arauari ekarpenak egiteko aukera izan dezaten.

Ondorioz, etorkizuneko arau-erregulazio horrek eraginpean har ditzakeen erakunde publiko, pertsona fisiko, erakunde, entitate edo elkarte guztiei irekitzen zaie, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren web-atarian argitaratuta.

20 egun balioduneko epea ezartzen da eragindako erakundeek, herritarrek eta entitateek egokitzat jotzen dituzten iradokizun eta ohar guztiak aurkez ditzaten

 

Egoera honen aurrean,

  • Egokia iruditzen zaizu migrazioaren eta asiloaren eremuan foro berri bat eratzea?
  • Zure ustez, zer eginkizun izan beharko lituzke foro horrek?
  • Zure ustez, nor izan beharko litzateke horren kide?
  • Zure ustez, zer gai landu beharko lirateke foroan?
  • Zure ustez, zer harreman izan behar du foro horrek gizarte zibilarekin?
  • Zer hobekuntza sartu behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Gizarte Partaidetzarako Foroan?
Aldeko argudioak
  • Es nuestra obligación como seres humanos acoger a los inmigrantes en nuestros hogares, entre otras ayudas a la mejora y crecimiento de nuestra sociedad. Es necesario que nos humanicemos.
    Orain dela 6 egun
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz