Garapenerako lankidetzari buruzko lege-aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

100 %alde
4 boto (4/0)

Arauaren aurrekariak

2007an, Eusko Legebiltzarrak Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legea onartu zuen. Lege horrek eztabaidatu eta onartu zen garaiko egoera politiko eta sozialari erantzuten dio, eta legezko babesa eman dio konpromiso solidarioan oinarritutako lankidetzako politika publikoari, EAEko administrazioen eta elkarteen gizarte-sarearen arteko aliantza sendoan oinarrituta. 

Hala ere, gaur egun, euskal lankidetzak dituen erronkak 2007koak oso bestelakoak dira. Nazioarteko testuinguruan gertatzen ari diren aldaketez jabetuta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Garapenerako Lankidetzaren IV. Gida Planaren (2018-2021) esparruan, azterlan bat egin da egungo legeak dituen potentzialtasunei eta mugei buruz. Azterlan hori “Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzari buruzko Legearen Txostenean” jasotzen da. Txosten hori Koldo Unceta Satrústeguik egin du, Euskal Herriko Ekonomia Aplikatuko katedradunak.

Azterlan horren ondorioak jendaurrean aurkeztu zitzaizkien lankidetza-eragileei hainbat hausnarketa-saiotan. Zehazki, otsailaren 22an aurkeztu zitzaion Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari; martxoaren 16an Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluari; eta martxoaren 18an Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko administrazio, foru-administrazio eta administrazio orokorrari, arau-esparruak berrikusteko prozesuan dauden beste autonomia-erkidego batzuei, eta arlo horretako espezialistei. 

 

Konpondu nahi diren arazoak

Euskal Autonomia Erkidegoko lankidetzaren arloko arau-esparru berria onartzearekin 1/2007 Legearen mugak gainditu nahi dira. Muga horiek goian aipatutako txostenaren ondorio nagusietan islatzen dira:

  1. Lotura eskasa garapenaren erronka eta agenda globalekin; ondorioz, mugatua da jardun-ikuspegi berrien garapenari dagokionez, hala nola garapenerako politiken koherentziari dagokionez.
  2. Araua gutxi aplika daiteke EAEko administrazioaren maila guztietan, arlo horretan eskumen partekatuak baitituzte.
  3. Koordinazio-espazioen eraginkortasun mugatua, hala nola Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua edo Garapenerako Erakunde arteko Batzordea.
  4. Gizarte-erakunde espezializatuen eskarian oinarritutako finantzaketa-eredua sustatzea. Eredu horrek administrazioen zeregina mugatzen du, finantzatzaileen rol nagusia ematen baitie, bai eta politika hedatzeko garrantzitsuak diren beste eragile batzuena ere (gizarte-mugimenduak, akademia, berrikuntza-zentroak, besteak beste).
  5. Plangintzei lege bati baino gehiago dagozkien lehentasun sektorialak eta geografikoak definitzea.
  6. Legeak garrantzi gutxi ematen die informazio publikoa eskuratzeari, kontuak emateari eta ebaluazioei, besteak beste. 

Era berean, nahiz eta gaur egungo arauaren helburuak eta printzipio orientatzaileak eragile sozial eta instituzional askok partekatzen dituzten, EAEko lankidetza deszentralizatuaren funtsezko ezaugarria delako, beharrezkotzat jotzen da gaur egun gertatzen ari den nazioarteko testuingurura egokitzea.  

 

Arau hori onestea beharrezko eta egoki den

Premia: Garapenerako nazioarteko agendaren erronka globalei aurre egiteko, beharrezkoa da lankidetzaren gaineko ikuspegia zabaltzea. Pobreziaren aurkako eta justizia sozialaren eta jasangarritasunaren aldeko borrokarekin konprometituz gero, funtsak kontualdatzera mugatzen ez den ikuspegi bat behar da. Halaber, esperientziak trukatzeko eta elkar ikasteko elkarrekiko ekintza iraunkorra behar da. Ondorioz, begirada berri horrek eskatzen du arau berriak eragile guztiak, bereziki, eta herritar guztiak, oro har, deitzeko, erakunde publikoek politikaren definizioan duten zeregina indartzeko eta lankidetza-modalitateak eta -tresnak errealitate berrira egokitzeko prozesuan sakontzeko.

Laburbilduz, autonomia-erkidegoak ibilbide sendo eta luzea du lankidetzan. Onartu nahi den lege berriarekin ahalegin horretan sakondu nahi da: kalitatezko politika publikoa hedatzeko behar diren baldintzak finkatzea, nazioarteko garapen-agenda –2030 Agenda eta gerokoak– bere gain hartuko duen politika, eta Euskadik lankidetzaren eta garapenaren zerbitzura dituen potentzialtasun gehienak mobilizatuko dituena.

Aukera: 1/2007 Legea onartu zenetik igarotako denbora eta nazioarteko testuinguruan izandako aldaketak direla-eta, beharrezkoa da garapenerako lankidetzari buruzko lege berri bat egitea. Premia hori kontuan hartuta, XII. Legealdirako 2020-2024 Gobernu Programak –“Euskadi martxan”– 105. konpromisoan ezartzen du Garapenerako Lankidetzari buruzko Euskal Lege berri bat egin eta onartu behar dela. Konpromiso hori 2021eko Urteko Araugintza Planean islatzen da, eta Eusko Jaurlaritzak egungo arau-esparrua berrikusteko prozesuari ekiteko duen borondatea islatzen du.

 

Arauaren helburuak

Lankidetza-lege berriak egungo erronka globalekin bat datorren eta Euskadik hegoaldeko herrialde eta herriekin duen elkartasunezko ibilbidea eta konpromisoa indartuko duen politikan aurrera egitea ahalbidetuko du. Arau berri honen helburuak honako hauek dira:

  1. Egungo erronka globalekin bat datorren eta garapenerako nazioarteko agendak bere gain hartuko dituen EAEko lankidetza-politikan aurrera egitea.
  2. Euskadiren konpromiso solidarioa indartzea gure identitate-ezaugarrietatik abiatuta: elkartasunean eta lankidetza publiko eta sozial sendoan oinarritutako kalitatezko lankidetza deszentralizatua.
  3. Garapenaren aldeko EAEko eragileen arteko koherentzia eta haien erantzukidetasuna hobetuko dituen erakunde-arkitektura berri bat sendotzen aurrera egitea. Erakundeei dagokienez, arlo horretan eskumenak partekatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen jardueren ikuspegi orokorrean aurrera egitea esan nahi du.
  4. Euskadiko baliabide solidarioak mobilizatzeko oinarria zabaltzea: herritar aktiboak; sektore askotarikoa eta dinamikoa; ibilbide eta esperientzia aitortua duten GKE espezializatuak; beste batzuk/ahalik eta eragile sozial eta instituzional gehien inplikatuta; administrazio konprometituak eta aktiboak.
  5. Garapen jasangarrirako politiken koherentzia ezaugarri duen eredu baterantz aurrera egitea, araua EAEko administrazioetatik bertatik eta administrazio barrura hedatzea ahalbidetuko duena. 

 

Bestelako aukerak, arautzekoak eta arautzekoak ez direnak

Azaldutakoa dela bide, ezinbestekoa eta nahitaezkoa da neurri espezifiko arautzailea egitea, eta ezin daiteke beste aukerarik aztertu.

Aldeko argudioak
  • Es el comienzo, cada año lo podemos actualizar y mejorar.
    2021-11-22
  • Buena iniciativa 👏🏼👏🏼👏🏼👏🏼
    2021-11-24
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
  • Estamos cargados de funcionarios públicos que aumentan el gasto y por ello, la carga fiscal del ciudadano productivo. Es un intento de vivir como si nos sobraran recursos, y no es así.
    2021-11-24
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz