Garapenerako lankidetzari buruzko lege-aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

Garapenerako lankidetzari buruzko lege-aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2022-02-18

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskerrak eman nahi dizkie aurretiazko kontsulta publikoaren fasean parte hartu duten pertsona eta elkarteei, prozesua aberasteko egindako ekarpenengatik.

Lankidetzari buruzko legearen aurreproiektuaren xedea izango da euskal administrazio publikoen eta lankidetza-eragileen arloko jarduketetan nagusi izan behar duten printzipio orokorrak ezartzea.

Interesdunen parte-hartzea errazteko, eztabaida publikoa ireki dugu, entzute aktiboko atari honen bidez (Irekia), iritziak ekimena sustatzen duen organoari bideratzeko.

Azkenik, Irekian parte hartzeari buruzko datuak honako hauek izan dira:

 

- Hasiera data: 2021eko azaroak 17a

- Itxiera-data: 2021eko abenduaren 16a

- Idatzizko ekarpenak: 2

- Aldeko argudioak: 2

- Aurkako argudioak: 1

- Aldeko botoak: 5

- Aurkako botoak: 0

 

Ekimena sustatu duen organoak araua izapidetzeko prozesuan jasotako ekarpenak aztertuko ditu, lege-aurreproiektuaren zirriborroaren idazketan barneratzearen egokitasuna baloratzeko asmoz.

Aurretiazko kontsulta publikoaren fase honetarako ezarritako epea igaro ondoren, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta saileko sailburuak aldez aurretik onartu beharko du.

Eskerrik asko proposamen honetan agertutako interesagatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan