Suteen kontrako babes-instalazioei buruzko agindu-proiektua. Jendeaurreko informazioaren izapidea

0 boto

Xedea.

Agindu honen xedea da honako alderdi hauek arautzea haren aplikazio-eremuan sartutako instalazioei buruz, betiere Segurtasun Industrialari buruzko ekainaren 30eko 81/2020 Dekretuan xedatutakoaren esparruan:

a) Suteetatik babesteko instalazioen titularrei eskatu behar zaien dokumentazio teknikoa.

b) Suteetatik babesteko instalazioetan aldizkako ikuskapenak egiteko araubidea garatzea, bai eta araubide horrekin lotutako titularren eta agente laguntzaileen betebeharrak ezartzea ere.

c) Erregistratu gabeko suteetatik babesteko instalazioen araubide juridikoa.

d) Erregistratu gabeko instalazioak erregistratzeko baldintzak.

e) Arautzea zer egoeratan den bateragarria araudia sektoreko araudi espezifikoarekin.

Ez da agindu honen xedea ezartzea zer baldintza bete behar dituzten eraikin eta establezimenduetako suteetatik babesteko instalazioek.

 

Aplikazio-eremua.

1. Agindu hau Euskal Autonomia Erkidegoan dauden suteetatik babesteko instalazioei aplikatuko zaie, baldin eta maiatzaren 22ko 513/2017 Errege Dekretuan edo hori ordezten duen arauan sartuta badaude (513/2017 Errege Dekretua, Suteetatik Babesteko Instalazioen Erregelamendua onartzen duena).

2. Ez dira sartzen agindu honen aplikazio-eremuan abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan sartuta dauden suteetatik babesteko instalazioak, ez eta arau espezifikoen bidez araututakoak ere (2267/2004 Errege Dekretua, Establezimendu industrialen suteen aurkako segurtasuneko Erregelamendua onartzen duena).

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz