Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Herritarrei kanal anitzeko arreta integrala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko dekretu proiektua. Aldez aurreko kontsulta publikoa

100 %alde
4 boto (4/0)

1. Arau-ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.


Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak administrazio publikoen funtzionamendurako esparru juridikoa osatzen dute, eta, zehazki, bitarteko elektronikoen bidezko funtzionamendurako, eta, hura garatzeko xedapen orokor bat behar da.


Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak herritarren arretarako eredu bateratu, zeharkakoa eta kanal anitzeko baten aldeko apustua egin zuen, Zuzenean.


Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak ahalegin handia egin du administrazio-prozeduren izapidetze elektronikoa garatzeko eta abian jartzeko. Administrazio elektronikoaren plataforma teknologiko bateratua erabat finkatuta eta erabilgarria da sail, erakunde autonomo eta zuzenbide pribatuko erakunde publiko guztientzat.


Ildo horretan, herritarrei informazioa eta arreta orokorra emateko mekanismoak, tresnak eta zerbitzuak bultzatzen eta garatzen jarraitu behar da, errealitate berrien eta eraldaketa teknologiko eta sozialaren aurrean, egungo erronkei zein datozen hamarkadetako erronkei eta sor daitezkeen egoera ezberdinei erantzuteko. Horren adibide izan da Covid-19 pandemiak sortutako egoera.


Lehentasunezkoa da erraz erabiltzeko moduko zerbitzu digitalak izatea, interesdunek kanal elektronikoaren bidez Administrazioarekin duten harremana erraza, intuitiboa, eraginkorra, efizientea eta diskriminazio eza izan dadin.


Hori guztia, pertsona fisikoek Administrazioarekiko harremanetarako bidea aukeratzeko duten eskubideari kalterik egin gabe. Horregatik, xedapen orokor honek gaur egun dauden kanal guztiak hartzen ditu kontuan, eta etengabeko bilakaera, berrikuntza eta hobekuntza-prozesua aurreikusten du, etorkizuneko aldaketa sozial eta teknologikoetara egokitzeaz gain, modu proaktiboan zerbitzu pertsonalizatuak, autozerbitzuko espazio publikoak, Europako barne-merkatuko zerbitzuetarako leihatila bakarra eta abar eskain ditzan.


Hori guztia, betiere, aurrez aurreko arreta eta dauden eten digitalak txikiagotuko dituzten neurriak bermatuz.


Egungo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan dugun arau-esparruko espezializazioak ez dio eusten herritarrei arreta emateko funtzioari ikuspegi integral eta kanal anitzekotik. Hori dela eta, xedapen orokor bat egiteko beharra ikusten da, herritarrei arreta egokia emateko beharrezkoak diren tresna guztiak bilduko dituena.


2. Ekimena onartzeko premia eta aukera.


Lehen aipatutako araudiak, Administrazio Publikoaren funtzionamendurako esparru juridiko gisa, beharrezko egiten du arauzko jardun hau, eta funtzio hori Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzari dagokio.


Planteatzen den xedapen orokorra ezinbestekoa da, besteak beste, honako alderdi hauek arautu behar direlako: herritarrak zerbitzu publikoetara eta informaziora iristea errazten duten prozesuen ezarpena eta kudeaketa, zerbitzu publikoen sorkuntzan eta diseinuan herritarrentzako orientazioa, zerbitzu pertsonalizatuen eskaintza proaktiboa, herritarrei ematen zaien arretaren kalitatearen jarraipena, kontrola eta ebaluazioa egiteko tresnak, antolaketa-egiturak eta horien kanalak koordinatzeko elementuak sortzea, besteak beste.


Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren helburu, proiektu eta konpromisoen artean, honako hauek daude: Eusko Jaurlaritzak herritarrekin interakzioan aritzeko gaur egun duen eredua hobetzea osoko ikuspegi batetik; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea benetan betetzen direla lortzea, eragile guztien lankidetzaren bidez, horiek interpretatu eta garatzeko; eta horiek guztiak garatzeko eta administrazio digitalean jauzi kualitatibo bat egiteko beharrezko aldaketa lortzea.


Proposatutako guztiagatik, xedapen orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoari ikuspegi osokoa eta kanal anitzekoa emango dio, herritarrei arreta egokia emateko funtsezkoa litzatekeena.


3. Egin nahi den arau-proiektuaren helburuak.


Xedapen orokorrak kanal anitzeko herritarrentzako arreta eta zerbitzu publikoetarako sarbide osoa arautuko ditu. Zehazki, gai hauek jorratuko dira: herritarrek Administrazio honekiko harremanetan dituzten eskubideak eta betebeharrak, herritarrei eman beharreko informazioa, Interneteko presentzia, zerbitzu eta prozedura elektronikoak, herritarrei arreta emateko kanal desberdinak eta herritarrentzako arretaren gobernantza.


4. Egon daitezkeen konponbide arautzaileak eta ez-arautzaileak.


Aurreko ataletan azaldutako inguruabarrak kontuan hartuta, beharrezkoa da araudi espezifiko berri bat egitea, eta ez da bestelako konponbide aukerarik ikusten.

Aldeko argudioak
  • Rapidez e inmediatez en la tramitación de procedimientos administrativos. Se hace necesario que el acceso electrónico se pueda hacer con cualquier certificado digital coordinándose para que sean validos tanto el eDNI, Cl@ve, Certificados de la FNMT, BAKQ,
    2021-11-18
  • Arreta kanalak erabilterrazak eta azkarrak izatea oso ideia ona da. Hala ere, garrantzitsuena erantzuna edo zerbitzua ona izatea. Orain dela gutxi EJko buzoia erabili nuen. Erantzuna, benetan, forma eta eduki aldetik, lotsagarria. Helarazi nahi nizueke.
    2021-11-20
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
  • Un elevado porcentaje de la población vasca carece de formación minima para realizar tramites telemáticos, es de edad avanzada o carece de recursos ofimáticos, se corre el riesgo de dejar fuera a parte de la población, hay que evitar la brecha digital.
    2021-11-18
Gehienez 255 karaktere
2 iruzkin
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
  • 2021-11-14

    Hola Peter,

    Es preferible que el gobierno no responda en vez de que se ande con falacias o respuestas ineptas.

    Tanto la ausencia como la ineptitud de respuestas del gobierno evidencian el carácter parasitario de los gobernantes y que por lo tanto el gobierno es prescindible. Pero cuando el Gobierno Vasco sale con sus respuestas ineptas o falaces se ocasiona (1) un despilfarro de recursos, (2) la comprensible indignación del solicitante cuya cuestión no ha sido atendida como corresponde y (3) la ofuscación de las genuinas aportaciones de otros participantes.

    Entre menos estorbe el gobierno, mejor. Entre menos gobierno haya, menos estorba y menos dinero te confiscará.

  • 2021-11-12

    Se cita que los objetivos del proyecto normativo son “regular la atención a la ciudadanía multicanal y el acceso a los servicios públicos por medios electrónicos de forma integral... la información a la ciudadanía, la presencia en internet, …”.

    Todo muy loable, pero todo se “derrumba” cuando, por ejemplo, en el apartado de “Participación ciudadana” de Irekia, https://www.irekia.euskadi.eus/es/proposals , las respuestas a las preocupaciones y cuestiones planteadas por la ciudadanía apenas si se atienden. Por poner un ejemplo, a fecha del 12.11.2011, de las primeras 40 peticiones ciudadanas, se han contestado únicamente a 12. Y eso sin entrar a analizar la calidad de las respuestas.

    Sería conveniente recordar a los departamentos del Gobierno que atiendan esta sección de Irekia, si de verdad creen en la transparencia, participación y rendición de cuentas.