Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Herritarrei kanal anitzeko arreta integrala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko dekretu proiektua. Aldez aurreko kontsulta publikoa

qrcode
qrcode

Herritarrei kanal anitzeko arreta integrala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko dekretu proiektua. Aldez aurreko kontsulta publikoa. Ondorioak

2022-01-17

Planteatzen den xedapen orokorra ezinbestekoa da, besteak beste, honako alderdi hauek arautu behar direlako: herritarrak zerbitzu publikoetara eta informaziora iristea errazten duten prozesuen ezarpena eta kudeaketa, zerbitzu publikoen sorkuntzan eta diseinuan herritarrentzako orientazioa, zerbitzu pertsonalizatuen eskaintza proaktiboa, herritarrei ematen zaien arretaren kalitatearen jarraipena, kontrola eta ebaluazioa egiteko tresnak, antolaketa-egiturak eta horien kanalak koordinatzeko elementuak sortzea, besteak beste.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dekretua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren web-atarien bidez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (euskadi.eus) eta Irekian; horietan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde adierazgarrienen iritziak bildu dira.

Horretarako ezarritako epea igaro eta lehen aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta saileko sailburuak aldez aurretik onartu beharko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan