Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Herritarrei kanal anitzeko arreta integrala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko dekretu proiektua. Aldez aurreko kontsulta publikoa

Hitzaurrea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoa betez, aurretiazko kontsulta honen xedea da etorkizuneko arauak eragin diezaiekeen pertsona eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzea, honako gai hauetaz:

  • Arau-ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
  • Ekimena onartzeko premia eta aukera.
  • Arauaren helburuak.
  • Egon daitezkeen konponbide arautzaileak eta ez-arautzaileak. 

Hori dela eta, xedapena egiteko kontsulta publikoaren izapide hori bete nahi da, arauak eragiten dien herritarrek eta gainerako erakundeek aukera izan dezaten parte hartzeko eta planteatzen den arauari ekarpenak egiteko. Kontsulta erakunde publiko eta persona fisiko guztiei irekitzen zaie, baita etorkizuneko araudi horren eraginpean egon daitezkeen erakunde, entitate edo elkarteei ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta Irekian argitaratuko da.

2021eko urriaren 29tik azaroaren 15era arteko epea ezarri da eragindako erakundeek, herritarrek eta haien entitateek iradokizun edo ohar guztiak aurkezteko.

#Atención_Ciudadanía
Zerikusia duten berriak