Gobernuaren proposamenak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Hitzaurrea

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publikoa eta Autogobernuak “2021eko Elkarlan Sariak” emateko deialdia egin du, herritarren parte-hartzea eta balio publikoa elkarrekin sortzea sustatzeko.

AGINDUA, 2021eko irailaren 28koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Eusko Jaurlaritzak balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzaileetarako antolatzen dituen «Elkarlan» sarien zazpigarren deialdia onesten duena (2021. urtea)

Lau sari emango dira, bakoitza 9.000 eurokoa. Irabazi-asmorik gabeko antolakunde pribatuek aurkeztutako proiektuak sarituko dira, osasunarekin, ingurumenarekin, garapen ekonomikoarekin, ikaskuntzarekin eta kulturarekin, gizarte-kohesioarekin eta gobernantza, kultura demokratikoa eta erabaki publikoetan parte-hartzearekin lotutako erronka sozialei erantzuten dietenak.

Zazpigarren edizio honen bidez lortu nahi da balio publikoa batera sortzeko proiektu berri­tzaileari saria ematean proiektua bera eta sustatzaileak ezagutzera ematea; baina, beste alde batetik, beste eragile batzuen parte-hartzea izateko formulak ekartzea, Euskadin pixkanaka osatu dadin balio publikoa batera sortzen ikasteko eta arlo horretan elkarlanean aritzeko sare bat. EAEko 7 administrazioek (Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta 3 hiriburuetako udalek) eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Gobernu Irekiaren aldeko Nazioarteko Itu­neko kide direnez, 2021-2023 OGP Euskadi ekintza-planean ezarri duten 3. konpromisoari lotuta dago ikuspegi hori. Izan ere, konpromiso hori betetzeko, herritarren parte-hartze berritzaileare­kin konpromisoa hartuko duten eragileak eta proiektuak sustatu behar dira. Herritar antolatuak eta ez-antolatuak ari dira konpromisoa eta sariak aldatzeko ekimena betearazten laguntzen, 3. konpromisoaren taldearen barruan.

Elkarlan sariek Euskadin dauden ahalduntze-esperientzia berritzaileak erakusteko balio dute. Hori da Eusko Jaurlaritzaren konpromisoetako bat, Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko Liburu Zurian jasoa.

Aurreko deialdien sarituek hemen kontsulta daitezke HEMEN.

Deialdiaren oinarriak parte hartzeko prozesu bat Irekia-n aurrez ikusten du. Horren bidez herritarrek gehienez lau proiekturi eman ahal izango diete botoa. Boto gehien lortu dituzten lau proiektuek bi puntu gehiago emango zaizkie, hautaketa-batzordearen balorazioari gehituta.

Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1027607

#Elkarlan2021
Zerikusia duten berriak