Elkarlan Sariak
Gobernuaren proposamenak Lana eta Enplegua

Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolakuntza eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamendua. Aurretiazko kontsulta publikoa

qrcode
qrcode

Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolakuntza eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamendua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2021-10-20

Proiektatzen den dekretuaren xedea da Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legearen azken xedapenetako laugarrena betetzea, Jaurlaritzak Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa- eta funtzionamendu-erregelamendu berri bat onartzeari dagokionez, erregistro-espedienteen izapidetze elektronikoa arautzeko eta erregistro-eragiketa sinplifikatzeko.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan