Gobernuaren proposamenak Lana eta Enplegua

Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolakuntza eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamendua. Aurretiazko kontsulta publikoa

qrcode
0 boto
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

1.- Euskadiko Kooperatiben Erregistroa erregistro-prozeduren izapidetze telematikora egokitzeko beharra, eta, aldi berean, indarrean dagoen prozedura berrikustea, hain konplexua izan ez dadin eta eraginkorragoa izan dadin, erregistro-espedienteen administrazio-kudeaketa eraginkorragoa izate aldera.

2.- Erregistro-prozedurak arintzea, batez ere sozietate-bizitzaren une kritikoetan, hala nola eraketan, kooperatiba-enpresa berriak sortzen laguntzeko beste neurri bat bezala.

3.- Oro har, epeak laburtzea eta izapideak sinplifikatzea edo, hala badagokio, ezabatzea erregistro-prozeduretan.

4.- Bermatzea interesduna gustura dagoela Euskadiko Kooperatiben Erregistroarekiko harremanetan zerbitzu publiko digitalak erabiltzen dituenean, eta, horretarako, erraz erabiltzeko eta eskuratzeko moduko zerbitzu digitalak eskura jartzea.

 

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Beharrizana: Azaldu den guztiaz gain, erregistro-erregulazio berri bat da beharrezkoa erregistro-prozedurak martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuaren indarraldian sortutako beharretara egokitzeko, hots, izapideak kendu eta argitzeko, eta, nolanahi ere, erregistro-zerbitzuaren segurtasun juridikoa –erregistro-zerbitzuaren helburua– bermatzeko.

Aukera: 59/2005 Dekretua argitaratu zenetik igarotako denbora, behin eta berriz aipatua, interesdunek bitarteko telematikoak erabiltzea hartzen ari den garrantziari eta protagonismoari gehituta, aipatutako administrazio-prozeduraren arauetan ezarritako egungo eskariari gehitzen zaio, hau da, prozeduren izapidetze elektronikoa izan behar da administrazio publikoen ohiko jarduera, eta, beraz, premiazkoa da helburu horiek betetzen eta errazten dituen erregistro-arau bat egitea.

 

Arauaren helburuak

Proiektatzen den dekretuaren xedea da Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legearen azken xedapenetako laugarrena betetzea, Jaurlaritzak Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa- eta funtzionamendu-erregelamendu berri bat onartzeari dagokionez, erregistro-espedienteen izapidetze elektronikoa arautzeko eta erregistro-eragiketa sinplifikatzeko.

 

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Ez dago alternatiba ez-arauzkorik, teknikorik edo instrumentalik, Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legearen azken xedapenetako laugarrenean ezarritako legezko baldintzak direla eta.

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan