Gobernuaren proposamenak Ekonomia eta Ogasuna
Hitzaurrea

Argitaratu da Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko agindua “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren bederatzigarren ediziorako deialdia egiten duena

Eusko Jaurlaritzak "Non ikusten duzu Europa Euskadin?" Gazteentzako argazki-lehiaketaren 10. edizioan parte hartzeko epea ireki du. Irailaren 8tik urriaren 8ra, argazki originalak aurkeztu ahal izango dira, EGEF funtsek eta Europar Batasunak EAEn babestutako jarduerak, inbertsioak edo ekimenak islatzen dituztenak. Garraio-azpiegituretatik garapen sozialeko programetaraino, lehiaketarako interesgarriak izan daitezke Europaren partaidetza duten edo izan duten ekintza guztiak.

Parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: 14 eta 25 urte bitartean izatea, euskadi.eus orriaren bidez argazki bat igotzea (esteka eskuragarria egongo da FEDER Euskadi kontuaren bidez: www.instagram.com/federeuropaeuskadi), eta azalpen iruzkin bat sartzea. Pertsonako gehienez 5 argazki igo daitezke.

Boto gehien jasotzen dituzten argazkiak finalera igaroko dira, eta epaimahai batek bi irabazle aukeratuko ditu, originaltasunaren eta lehiaketaren xedearekiko egokitasunaren arabera. Publikoaren boto gehien lortzen dituen.

Kontsultatu hemen lehiaketaren oinarriak

#FEDER2021
Komunikabideek behera kargatzeko