Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legearen Aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa.

60 %kontra
5 boto (2/3)
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza legearen Aurreproiektua izapidetzea aurreikusten du.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan jasotzen den bezala, nahitaezkoa da arau-xedapenaren proiektu bat egin aurretik, kontsulta publikoa egitea, hori dela eta  administrazio eskudunaren web-atariaren bidez partehartzera gonbidatzen zaitugu.

 

1.- Ekimen honen bidez konpondu nahi diren arazoak.

Otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoari buruzkoak, hogeita bost urte baino gehiago ditu gaur egun indarrean; beraz, ordutik hona gizartean, ekonomian, pedagogian eta teknologian gertatu diren aldaketa sakonak kontuan hartuta, beharrezkoa da egungo lege-esparrura egokitzea, baita gero eta anitzagoa eta izaera zorrotzagoa duen gizarte baten eskaerei erantzutea, edo egungo erronka demografikoetatik eta aldaketa teknologikoetatik eratorritakoei erantzutea ere.

Gaur egungo eta datozen hamarkadetako erronkei erantzuteko ezinbestekoa da berrikuntza eta hezkuntza-prozesuari aplika daitezkeen ekarpen zientifikoak aintzat hartzea; ikusmiran izatea beren ikaskuntzaren subjektu aktibo diren ikasle ahaldunduak, hala nola, ikasleak gidatzen eta laguntzen dituzten eta komunitatean ikasten duten familia eta irakasleak; hezkuntza formaleko eta ez-formaleko eskola antolakuntza bat eratzea, beren hezkuntza- eta komunitate-proiektua, espazio fisiko berrietan, eta beren ingurune soziokultural eta instituzionalarekin elkarrekintzan kudeatzen duten ikastetxe ahaldunduekin; euskal hezkuntza-sistemaren gobernantza eredu berri bat ezartzea, erantzunkidea, elkarlanekoa, deszentralizatua eta udalerri- lurralde- eta autonomia- mailan egituratua. 

 

2.- Ekimena onartzeko premia eta aukera.

 XII.  Legegintzaldiko  Gobernu  Programan  Euskal Hezkuntzaren  Legea  onartzeko konpromisoa ezartzen da.

Proposatzen den arau-neurriaren beharrizan eta aukerak azalpen objektiboa dauka: alde batetik, 1993az geroztik gertatu den testuinguru-aldaketa sakona (urte hartan onartu zen otsailaren 19ko 1/1993 Legea, Euskal Eskola Publikoari  buruzkoa),  eta bestetik, lege-esparru hori ingurunean gertatzen ari diren eta hezkuntza-sistemari berari zalantzarik gabe eragiten dioten erronka eta eraldaketei egokitzeko premia.

XII.  Legegintzaldiko  Gobernu  Programan  Euskal Hezkuntzaren  Legea  onartzeko konpromisoa ezartzen da.

Proposatzen den arau-neurriaren beharrizan eta aukerak azalpen objektiboa dauka: alde batetik, 1993az geroztik gertatu den testuinguru-aldaketa sakona (urte hartan onartu zen otsailaren 19ko 1/1993 Legea, Euskal Eskola Publikoari  buruzkoa),  eta bestetik, lege-esparru hori ingurunean gertatzen ari diren eta hezkuntza-sistemari berari zalantzarik gabe eragiten dioten erronka eta eraldaketei egokitzeko premia.

Euskal hezkuntza-sistemaren ereduaren eraldatze prozesua, beraz, egiturazko  nahiz  existentziazko  premia objektibo bilakatzen da. Abiadura biziko testuinguru batean kokatuta egonik, hezkuntza birpentsatu beharra dago, bai gaur eguneko hezkuntzaren printzipio, metodologia eta edukiak, baita antolaketa eta kudeatzeko eredua ere. Xede horrekin irakasleen figurari balio erantsia eman behar zaio, bere profil eta rola zehaztuz. Euskara ere ez da ahaztu behar, identitate propioaren zeinu gisa, ikaskuntzaren oinarri izan behar baitu, hizkuntza-normalizazioari eta gizarte-kohesioari erabakitasunez laguntzeko.

Beraz, argi gelditzen da Euskadiko hezkuntzaren arau- esparru berria lantzeko proposamen honen aukera. Are gehiago, gaur egungo egoera zein den kontuan hartuta: iraultza teknologikoa (nahitaez iraultza horri egokitu beharko zaio euskal hezkuntza- sistema), eta globalizazio gero eta handiagoa eta adin-piramidearen  aldaketa   esanguratsuak,   bai biztanleria osoarenak (zahartzea), bai irakasleenak beraienak, jaiotza-tasaren jaitsiera, eta baita, ikasleen artean gero eta handiagoa den aniztasuna, datozen urteetan ziurrenik are nabarmenagoa izango den joera. Erronka horiek direla eta, beharrezkoa da bizikidetza eta tolerantziaren balioak indartzea, ekitatearen eta kalitatearen edo bikaintasunaren alde egingo duen hezkuntza-sistema bat ezartzea, betiere, inklusioa eta balio demokratikoei eta pertsonen funtsezko eskubideei zor zaien erabateko errespetua ahaztu gabe, horiek baitira Europako gizarteen oinarria.

 

3.- Landu nahi den arau-proiektuaren helburuak.

a) 1/1993 Legean, Euskal Eskola Publikoari buruzkoan jasotzen den gaur egungo araudia aldatu eta eguneratuko duen lege-esparru berri bat taxutzea, hargatik eragotzi gabe etengabeko aldaketa bizkorrak gertatzen diren garai batean irauteko eta egonkorrak izateko bokazioa daukaten arauak txertatzea.

b) Euskal hezkuntza-sistemaren bikaintasunean aurrera egitea eta, horretarako, ekitatea, gizarte-kohesioa, balioetan oinarritutako   heziketa, pluralitate eta pentsamendu- nahiz sinesmen- askatasunaren  errespetua,  giza  eskubideen errespetua eta aniztasunaren defentsa sustatzea. Bide horretan, kultura zientifikoa eta humanitateak uztartzen dituen hezkuntza-eredu bat bultzatuko da, eta eredu horren osagarri, bizialdi osoko irakaskuntza. Azken batean, helburua da ikasleek errealitatearen  gaineko  ikuspegi  kritikoa  eta eraldatzailea izan dezaten lortzea.

c) Euskal hezkuntza-eredua modernizatzea, ezagutzaren gizarteari, iraultza teknologikoari, ezinbestekoa den eraldaketa digitala eta  eskola antolatzeko egitura eta modu berriak sortzea, hau da, hezkuntzaren paradigma berrira egokitzeko egin beharreko eraldaketekin bat datorren eredua, alegia.

d) Bizikidetzaren aldeko apustua egitea, eskola anitza egituratzeko ardatz gisa; apustu horrek dakar ikasleak ikastetxeen sarbiderako berme-mekanismoak ezartzea, eskolatze inklusibo eta orekatua eta gizarte-kohesio handiagoa lortzeko, bai eta bizikidetza positiboa, hezkidetza  eta kulturaniztasuna sustatzea ere.

e) Sistema eleaniztun baterako  esparru  propioa taxutzea. Euskara ardatz izango duen sistema hori ikastetxearen hizkuntza-proiektuaren eta sistema  eleanitz  baten  aldeko  ikuspegi metodologiko baten bitartez egituratuko dena, halaber gizartearen ardura konpartitua oinarri hartuta eredu hori behar  bezala bideratzeko.

f) Hezkuntza-sistema etengabe hobetzeko ebaluazio-sistema propioa taxutzea, arreta berezia jarriz ikasleen konpetentzien araberako ebaluazioan, zuzendaritza- funtzioaren eta irakasleen ebaluazioan, lanbide-jarduera hobetzera bideraturik, eta, azken batean,  ikastetxeen   ebaluazioan, sistema autonomoago, efikazago  eta  efizienteago batean aurrera egiteko.

g) Ikastetxeen autonomia irmotasunez sustatzea,  beren hezkuntza-proiektuak hobeto gara ditzaten; horretarako,   kudeaketako      erantzukizun-esparruak              taxutzearen edo erantzunkidetasun kultura sartzearen alde egitea, horiek baitira  autonomia  horren funtsezko giltzarriak. Horrela, ikastetxearen proiektuan hezkuntza-komunitatearen partaidetza ahalbideratuz, proiektu   horren   bitartez   ikastetxeen autonomiaren printzipio hori efektiboa izan dadin.

h) Hezkuntzako gobernantza-egitura eta -eredu bat sustatzea, hori beharrezkoa  baita  hezkuntza-sistemaren bilakaerari ekiteko, eta bilakaera horretan kontuan hartzea, oro har, hezkuntza-komunitatearen protagonismoa, eta, bereziki, ikastetxeetan irakasleek eta zuzendaritza-funtzioak daukaten berebiziko rola.

 

4.- Egon daitezkeen konponbide arautzaileak eta ez-arautzaileak.

Printzipioz, ez dago alternatiba ez-arautzailerik gaur eguneko erronkei eta hezkuntza-sistema lehen deskribatutako baldintzetan egokitzeko beharrari aurre egiteko.

Hezkuntzaren zerbitzu publikoa nahitaez arautu behar da, batez ere hezkuntza funtsezko zutabea delako gaur egungo gizarteetan, sistema politiko demokratikoetan eta, halaber, herrialde baten garapen ekonomikoan.

Aukera bakarra –azaldu diren arrazoiengatik egokitzat jotzen ez dena– 1/1993 Legearen, Euskal Eskola Publikoari buruzkoaren indarraldia mantentzea izango litzateke; hala eginez gero, ordea, hain garrantzitsua den gai hori etengabe eboluzionatzen ari den errealitate sozial eta teknologiko bati aurre egiteko zaharkituta  dagoen  arau-esparru  baten  bidez arautzen jarraituko litzateke; hortaz, ez da egokitzat jotzen araudi hori mantentzea testuinguruaren gaur egungo eskakizunei egokitu gabe edo moldatu gabe.

Aldeko argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
Kontrako argudioak
Eztabaida fasea itxita dago. Sentitzen dugu baina jadanik ezin duzu parte hartu.
6 iruzkin
  • 2021-10-19

    Espero que el comentario que envié hace rato sí se publique, ya que el plazo para comentarios incluye el día 19 de octubre y no hay indicación de límite horario.

  • 2021-10-19

    El Gobierno Vasco se ha granjeado bastante desconfianza a causa de su colusión en el coronafraude y en otras perversidades que, pese a palidecer frente al proyecto Covid, se han vuelto más perceptibles para más sectores de la población. Así, la iniciativa de reemplazar la actual ley genera fundadas sospechas de que ahora el Gobierno Vasco procura una legislación que facilite no solo las atrocidades que éste ha estado perpetrando en el proyecto Covid, sino también otros pretextos de opresión como lo son el supuesto cambio climático, la ideología de género y un entorno cada vez más comunista (mal llamado «solidario»). Para evitar aberraciones legislativas de ese calibre será mejor que no se toque la actual ley y que los políticos en el gobierno y en la «oposición» empiecen a ocuparse en revertir el daño que le han venido haciendo a Euskadi.

    De no ser por dicha perversidad del sistema, la ley 1/1993 (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dic6_normativa_araudia/es_def/adjuntos/Ley_escuela_publica_vasca_texto_consolidado_c.pdf) sí ameritaría enmiendas. Junto a deficiencias que están agravándose, también las hay que datan de la fecha de promulgación de esta ley. El primer ejemplo salta a la vista en apenas el tercer párrafo de la Exposición de Motivos.

    En dicho párrafo la legislatura reconoce la necesidad de elevadas cualificaciones «para participar en el proceso europeo de convergencia». Pero de ahí en adelante, por obsesionarse con el euskera, el texto legislativo no aborda las aptitudes lingüísticas que los vascos verdaderamente necesitan cuando se dan cuenta de que su poder adquisitivo en Euskadi es muy bajo en comparación a otras zonas del Area Schengen. El último enunciado de las Disposiciones Adicionales hace una única, genérica y tangencial alusión respecto al rezago lingüístico: «En los tres modelos [...] las lenguas modernas se impartirán primordialmente en sus respectivos idiomas». Eso ni aborda «el proceso europeo de convergencia» ni mucho menos alcanza para éste.

    Además de haber una generalizada deficiencia en el idioma inglés, al emigrante euskalduna de nada le sirve el euskera en Alemania, Holanda, Suiza, Lituania, Andorra o Bélgica. Quien aprende un idioma germánico tiene fácil acceso a los demás idiomas germánicos. Algo similar ocurre con las lenguas eslavas y con las romances. Pero el euskera es tan diferente en su léxico y en su gramática que no cuenta con la portabilidad lingüística que muchos otros idiomas europeos sí ofrecen. Sabino Arana se aferró tanto a un alejamiento del castellano que a la postre terminó aislándonos de aquellas culturas y economías de las que tanto depende España (Euskadi incluido). Es inexcusable que casi un siglo después toda una legislatura haya promulgado semejante rezago vasco.

    Otra necesidad que cobra relevancia ante el nefasto proyecto Covid es la de facilitar la formación autodidacta. Quienes, con toda la razón, se oponen a la brutal obligatoriedad de mascarillas, inyecciones/tests, gel hidroalcohólico y demás rituales en los colegios merecen que se les permita formar a sus hijos sin el adoctrinamiento y rituales que se están realizando en el sistema «educativo» con pretexto de un virus. Habiendo exámenes de acceso a la universidad, de acceso a la abogacía y demás, no hay razón legítima para denegar u obstaculizar (como lo hace el gobierno) la formación autodidacta en todos los niveles de enseñanza.

    El artículo 3, apartado 2, inciso L, es un claro ejemplo de redacción legislativa inepta. El artículo lista entre los objetivos de la escuela pública vasca «La exclusión de las manipulaciones en el contenido de la enseñanza y la impartición de conocimientos que persigan el adoctrinamiento ideológico». Como el conjunto de legisladores y sus respectivos asesores no tuvieron ni cuidado ni elocuencia, no está claro si se propone (1) excluir la impartición de adoctrinamiento ideológico, o (2) exactamente lo contrario: impartir «conocimientos» que resulten en un adoctrinamiento ideológico. La propaganda sobre cambio climático, de la ideología de género, etc., refleja que los colegios han adoptado la interpretación de dedicarse al adoctrinamiento ideológico.

    Cabe destacar que durante el proyecto Covid el gobierno vasco, mediante los colegios, sistemáticamente ha estado incurriendo en violaciones a la ley 1/1993, varias de las cuales vulneran además los derechos fundamentales que se reconocen en la Constitución Española. He aquí algunos ejemplos:

    Art. 3, apartado 2, inciso a): «Garantizar el ejercicio efectivo del derecho a la educación [...] eliminando los obstáculos [...] de cualquier otra índole que lo impidan». La obligatoriedad de las mascarillas vulnera el derecho a la educación, ya sea por el acoso a quienes se acogen a su derecho natural a una respiración normal; y/o por las deficiencias cognitivas que resultan de la hipoxia y de la acumulación de calor y toxinas (véase tb. el inciso I: «desarrollar en los alumnos la adquisición de hábitos intelectuales»). De manera análoga, la perversa obligatoriedad de las inyecciones del proyecto Covid y/o de las mal llamadas «pruebas» PCR constituirán otra vulneración por parte del Gobierno Vasco.

    Ibidem, inciso b): «Impulsar el desarrollo en libertad de la personalidad» (véase tb. art. 10 CE). Obligar a que las personas usen mascarilla vulnera su derecho al libre desarrollo de la personalidad en tanto que se les impone conducirse con una imagen como si fuesen enfermos e infecciosos. A su vez, es disfuncional que durante horas las interacciones sean con individuos que llevan la cara embolsada, ocultando gran parte de las expresiones faciales. Esto último atenta contra «la formación integral de los alumnos», cuando no también de los docentes, quienes ahora además tienen incapacidad para leer del rostro del crío las necesidades que éste exprese facialmente. Es inepto pensar que un crío verbaliza todas sus reacciones y necesidades.

    Ibidem: «fomentando, entre otros, la capacidad y actitud crítica». El intensivo adoctrinamiento Covid inhibe y obstaculiza que los estudiantes cuestionen los sinsentidos de tal proyecto y por añadidura de las demás arbitrariedades en otros ámbitos. La capacidad de análisis y de cuestionamiento no le conviene a los gobernantes, pero es un atributo esencial del ser humano.

    Art. 17: «los centros de la escuela pública vasca fomentarán el desarrollo de la convivencia escolar». Lo que se conoce como «grupos burbuja» claramente restringe la convivencia escolar, como también lo hace el obligar a los críos a andar con el rostro oculto.

    Los valores de los políticos se han mostrado tan deteriorados, que la legislatura actual obviamente carece de la capacidad moral e intelectual para promulgar una verdadera mejora de la ley 1/1993.

  • Hezkuntza saila
    2021-10-19

    Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi dizkie eztabaida honetan parte hartu eta, era horretan, prozesu hau aberasteko ekarpenak helarazi dizkiguten pertsona eta elkarte guztiei. Horiek guztiak parte hartzeko beste bide batzuetatik jasorikoei gehituta, ondorioen faseari ekingo diogu.

    Eskerrik asko.

    El Departamento de Educación quiere agradecer a las personas y asociaciones que han participado en este debate, por las aportaciones realizadas para enriquecer este proceso. Con todas ellas, sumadas a las recibidas por otras vías de participación, pasamos a la fase de conclusiones.

    Muchas gracias.

  • 2021-10-01

    Carlos Astiz, periodista y escritor, reflexiona sobre "lo que Soros y el Nuevo Orden Mundial quieren conseguir: una dictadura a nivel global. La formación de nuestros jóvenes es clave para vivir en libertad y democracia:
    https://youtu.be/XHJwFGLMuIQ

  • @silvan_miracle
    2021-09-28

    Comentario de Twitter:
    Anteproyecto de Ley de Educación del País Vasco. Abierta la consulta pública previa hasta el 19 de oct. 💭 https://t.co/irNBxSJMKi

  • 2021-09-24

    La actual ley de la escuela pública vasca nunca se ha desarrollado en toda su potencialidad, y muchos de los objetivos que se plantean para la nueva ya están expresamente recogidos en la anterior: normalización lingüística del euskara, cohesión social, inclusividad, equidad, educación en valores, pluralidad, convivencia, autonomía de centro, gobernanza participativa, colaboración municipal e interinstitucional…. Tal vez sea más necesaria la voluntad política de desarrollar por fin lo ya recogido desde hace tiempo que su mera reiteración teórica en un nuevo texto. El servicio público de la educación no es sino la materialización de algo muy superior legal, social y moralmente: el derecho universal a la educación pública. Y este constituye una obligación exclusiva de los poderes públicos, no un mero servicio terciario definido en base a las leyes y los avatares del mercado.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan