Gobernuaren proposamenak Hezkuntza

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legearen Aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legearen Aurreproiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak.

2021-11-04

Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi dizkie aurretiazko kontsulta publiko honetan parte hartu eta prozesu hau aberasteko ekarpenak helarazi dituzten pertsona eta elkarte guztiei.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133.1. artikuluan ezartzen duenaren arabera, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakundeen iritziak jaso ditu.

Esandako izapideak egiteko epea amaituta eta gorago aipatutako izapideen emaitzak balioetsita –gehi beste bide batzuetatik jasotako ekarpenak ere kontutan hartuta-, prozedura izapidetzen jarraituko da, aurreproiektua idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Iruzkin bat
  • 2021-11-21

    Eso no son conclusiones.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan