Gobernuaren proposamenak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Titulu ofizialik lortzen ez duten ikastetxe pribatuetan informazioa jasotzeko eta interes ekonomikoak babesteko eskubidea arautzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa.

0 boto

1.- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

 Arau berri hori onartuta, behar bezala babestu nahi da kontsumitzaileak informazioa jasotzeko eta bere interes ekonomikoak babesteko duen eskubidea, zehazki balio akademiko ofiziala duen titulu bat lortzera bideratuta ez dauden ikastetxe pribatuen sektoreari dagokionez.

 

2.- Arau hori onesteko beharra eta egokitasuna

 Bi hamarkada baino gehiago igaro direnez uztailaren 22ko 182/1997 Dekretua argitaratu zenetik –zeinaren bidez arautzen den balio akademikoa duen titulu bat lortzera bideratuta ez dauden unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxe pribatuetako erabiltzaileek informazioa jasotzeko duten eskubidea–, beharrezkoa da gaiari buruzko araudi berri bat egitea, bi zirkunstantziak eraginda. Lehenik eta behin, azken urteotan garrantzia hartzen ari da urrutiko ikastaroak kontratatzea eta ematea, eta kasu horietan beharrezkoa da erabiltzaileak ikastaroa kontratatu aurretik eta kontratuan bertan jaso behar duen informazioa indartzea. Alde horretatik, garrantzitsua da erabiltzaileak jakitea urrutiko kontratazioaren kasuan kontratuari uko egiteko eskubidea duela. Bigarrenik, askotan, hirugarren batek edo ikastetxeak berak emandako finantzaketari esker ordaintzen du erabiltzaileak ikastaroaren prezioa. Kasu horretan ere, arau bereziak jaso behar dira, erabiltzailea behar bezala informatuta egon dadin.

Aurreko erregulazioarekiko egindako aldaketen garrantzia dela-eta, beste dekretu bat egitea erabaki da, 182/1997 Dekretua aldatu beharrean.

 

3.- Egin nahi den arau-proiektuaren helburuak

 Arau-proiektu honen helburua da uztailaren 22ko 182/1997 Dekretuan araututakoa eguneratzea, gaur egungo premietara eta zirkunstantzietara egokitzeko; dekretu horren bidez arautzen da balio akademiko ofiziala duen titulu bat lortzera bideratuta ez dauden unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxe pribatuetako erabiltzaileek informazioa jasotzeko duten eskubidea.

 

4.- Beste aukera batzuk, araudiaren esparrukoak eta araudiaz bestelakoak.

 Aurreko apartatuetan azaldutako zirkunstantziak direla-eta, ezinbestekoa da dekretu-proiektu hau egitea, ez baita bestelako irtenbiderik ikusten.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz