Gobernuaren proposamenak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Ibilgailuen salerosketan informaziorako eskubidea arautzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa.

100 %alde
Boto 1 (1/0)

1.- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

 Ekimen honen bidez, erantzuna eman nahi zaio, jaso diren kontsulta eta erreklamazioak aztertuta, erakunde honetan ikusi den beharrari: kontsumitzailea behar bezala informatuta egoteko beharrari. Lehentasunezkotzat jotzen da eremu hauei buruzko informazioa: kontratua formalizatzea eta idatziz eskatzea, beharrezko dokumentazioa, ibilgailuaren guztizko prezioari buruzko informazioa (eskura eta finantzatuta), konturako ordainketak, atzera egiteko eskubidea eta bermeak.

 

2.- Arau hori onesteko beharra eta egokitasuna

 Ibilgailu berriak eta erabiliak salerostea jarduera ekonomiko garrantzitsua da, eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesei eta eskubideei eragiten die; izan ere, ondasunaren zenbatekoari eta iraupenari dagokionez, erosketa garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du. Premisa hori kontuan hartuta, beharrezkoa da kontsumitzaileek produktuari eta salmenta-baldintzei buruzko informazio nahikoa izatea ondasuna erosi aurretik. Informazio horri esker, kontsumitzaile gisa dituzten eskubideen berri izango dute.

 

3.- Egin nahi den arau-proiektuaren helburuak

 Arau honen bidez, kontsumitzaileek ibilgailu berrien eta bigarren eskukoen salerosketan informazioa jasotzeko duten eskubidea arautu nahi da, kontratu aurreko informazioari, dokumentazioari, eskaintzei eta publizitateari dagokienez, besteak beste.

 

4.- Beste aukera batzuk, araudiaren esparrukoak eta araudiaz bestelakoak.

 Aurreko apartatuetan azaldutako zirkunstantziak direla-eta, ezinbestekoa da dekretu-aurreproiektu hau egitea, ez baita beste aukerarik ikusten.

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz