14 urtetik beherakoak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa.

0 boto

 1.- Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak:

Dekretu-proiektu honen helburua da 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeak euskal familientzat dakarren kostu ekonomikoari laguntzea.

 

2.- Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna:

Familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen II. kapituluak norberaren bizitza, familia eta lana bateragarri egiteko neurriak arautzen ditu; zehazki, 15. artikuluan, seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko pertsona bat kontratatzeko dirulaguntza aurreikusten du.

Legea garatzeko, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuak arautzen ditu, V. kapituluan, 3 urtera arteko seme-alaben zaintzaileak kontratatzeko laguntzak.

Ondoren, COVID-19 osasun-larrialdiak euskal familietan izan zuen eragin ekonomiko eta sozialari premiazko erantzun gisa, Berdintasuneko, Justiziako eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko otsailaren 9ko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, 2020/2021 ikasturtean 3 eta 14 urte bitarteko seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzen deialdia egin zen. Agindu horrek zaintzaileen kontratazioak diruz lagundu zituen 2021eko ekainera arte – egun hori barne –, orduan amaitu baitzen ikasturtea.

Dekretu honen bidez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak erabaki du 3 eta 14 urte bitarteko seme-alabak zaintzeko laguntza-programari jarraipena eta egonkortasuna ematea, eta 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntza guztien erregulazioa bateratzea.

 

3.- Arauaren helburuak:

Dekretu-proiektu honen helburuak dira gurasoen familia eta lana bateragarri egiten laguntzea, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea, eta etxeko bizitza zaintzeko eta mantentzeko kontratatutako langileek egindako lanari balioa ematea.

 

4.- Egon daitezkeen irtenbide alternatiboak: arautzekoak eta ez arautzekoak.

Aurreko ataletan azaldutako inguruabarrak kontuan hartuta, beharrezkotzat jotzen da dekretu-proiektu hau egitea, ezin baita hauteman bestelako irtenbiderik. 

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz