Ekonomia Zirkularreko eta Bioekonomiari buruzko 2021-2024 aldirako Plana

Ekonomia Zirkularreko eta Bioekonomiari buruzko 2021-2024 aldirako Plana. Ondarioak

2021-10-08

Euskadiko “2021-2024 Ekonomia Zirkularreko eta Bioekonomiako Plana” lantzea sustatu dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak, eta ingurunearekiko errespetuari, baliabide-kontsumoaren optimizazioari eta hazkunde jasangarriari buruzko kezkari jarraipena emanez.

Gaian interesa duten eragileekin parte hartzeko prozesu bizi eta ireki baten emaitza gisa, helburu zehatzak dituen plan bat sortu da, ekoizpen materialari, material zirkularraren erabilera-tasari, BPGd unitate bakoitzeko hondakinen sorkuntza-tasari eta bioekonomiaren integrazioari dagokienez, bai eta beste bi helburu gehigarriei dagokienez ere: elikagaien xahuketa murriztea eta plastikozko bilgarriak birziklatzea. Hori guztia –Europako Batzordearen Ekonomia Zirkularreko Ekintza-planarekin bat etorriz– 4 ardatz estrategikotan egituratu da: Ekoizpena, Kontsumoa, Hondakinen eta lehengai sekundarioen  kudeaketa eta Lehiakortasuna eta Berrikuntza.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko