Gobernuaren proposamenak Lana eta Enplegua

Prebentzio-zerbitzuen osasun-jarduna arautzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

0 boto

1.- Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak:

Azken bi hamarkadetan laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan izandako arau-aldaketa dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan laneko medikuntzaren prebentzio-diziplinaren, kanpo-ebaluazioko edo auditoretzako erakundeek eta prebentzio-zerbitzuek bete behar dituzten osasun baldintzak eta baldintza teknikoak aldatuz joan dira. Ekimen berri honen bidez, besteak beste, honako hauek sakonago garatu nahi dira:

  • Laneko historia klinikoa,
  • Langileen Osasuna babesteko eta lantokietan Osasuna sustatzeko politikak diseinatu eta planifikatzeko informazioa biltzea ahalbidetuko duen Laneko Osasunari buruzko Osasun Informazioko Sistema,
  • Osasunaren zaintza egiten duten prebentzio-zerbitzuek eta laneko medikuntzaren prebentzio-diziplinaren auditoretza egiten duten pertsonek edo erakundeek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak,
  • Prebentzio-zerbitzuetako osasun zerbitzuen ezaugarriak, instalazioak, ekipoak, material sanitarioa, baimena, jakinarazpena eta erregistroa.
  • Prebentzio-zerbitzu propioek osasun-jarduerak, azpikontratatzea, eta, horren ondorioz, osasun- jarduera arautzea, lankidetza-hitzarmenen eta osasun-jardueren azpikontratazioaren ondorioz.
  • Unitate mugikorren erregulazioa.

 

2.- Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna:

Euskal Autonomia Erkidegoan, uztailaren 27ko 306/1999 Dekretuak arautzen ditu prebentzio-zerbitzuek eta auditoretza-erakundeek edo kanpo ebaluazioko erakundeek bete behar dituzten osasun-baldintzak, bai eta lan-osasunaren esparruko osasun- jardueren esparrua ere.

Arau horri esker, prebentzio-zerbitzuetako osasun-jarduerak antolatzeko eredu propio bat sortu eta finkatu da, eta Euskadin lan egiten duen biztanleria osoaren lan-osasuna babestu ahal izan da, kalitate-maila nabarmenarekin. Hala ere, 22 urte igaro dira araua indarrean sartu zenetik, eta beharrezkoa da eredu hori laneko prebentzioaren eta osasunaren arloan sortutako eskakizun berrietara egokitzeko arau berri bat egitea. Hala, bada, arau berri bat, egokituko dituena laneko prebentzioaren eta osasunaren arloan sortutako eskakizun berriak, prebentzio- zerbitzuek bete beharko dituzten betekizun teknikoak eta oinarrizko baldintzak, eta urte horietan izandako lege-aldaketak; bereziki, ekainaren 11ko 843/2011 Errege Dekretuak sartutako berrikuntzak, Estatuko oinarrizko araudiari buruzkoak, prebentzio-zerbitzuen osasun-jarduera garatzeko baliabideak antolatzeko oinarrizko irizpideak ezartzen dituenak.

Dekretu hau onartuta, indargabetuta geratuko da gaur egun indarrean dagoen uztailaren 27ko 306/1999 Dekretua.

 

3.- Arauaren helburuak:

Dekretu-proiektuaren xedea izango da Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan laneko medikuntzaren prebentzio-diziplinaren auditoretza edo kanpoko ebaluazioa egiteko baimena duten prebentzio-zerbitzuen zein pertsona edo erakunde espezializatuen lan-osasunaren arloko osasun-jarduerak arautzea.

 

4.- Egon daitezkeen irtenbide alternatiboak: arautzekoak eta ez arautzekoak.

Aurreko ataletan azaldutako inguruabarrak kontuan hartuta, beharrezkotzat jotzen da dekretu-proiektu hau egitea, ezin baita hauteman bestelako irtenbiderik. 

Aldeko argudioak
Gehienez 255 karaktere
Kontrako argudioak
Gehienez 255 karaktere
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Ezer esateko?… Iritzia eman gobernuaren proposamen honi buruz
Komunikabideek behera kargatzeko