Etxebizitza alokatzeko Gaztelagun programaren diru-laguntzak arautzeko Agindua. Aurretiazko Kontsulta Publikoa

Etxebizitza alokatzeko Gaztelagun programaren diru-laguntzak arautzeko Agindua. Aurretiazko Kontsulta Publikoa. Ondorioak

2021-09-28

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak beharrezkotzat jotzen du Gaztelagun programa finkatzea (2018ko abenduaren 18ko Agindua, 2019ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez aldatua). Programa horren xedea da alokairurako laguntza-programa bat ezartzea, 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa errazteko.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau