Etxebizitza alokatzeko Gaztelagun programaren diru-laguntzak arautzeko Agindua. Aurretiazko Kontsulta Publikoa

Hitzaurrea

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak beharrezkotzat jotzen du Gaztelagun programa finkatzea (2018ko abenduaren 18ko Agindua, 2019ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez aldatua). Programa horren xedea da alokairurako laguntza-programa bat ezartzea, 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa errazteko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak xedatzen duenez, xedapen arauemaile baten proiektua egin aurretik kontsulta publiko bat bideratu beharko da administrazio eskudunaren web-atariaren bidez etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakunde esanguratsuenen iritzia jasotzeko.

Xedapena egin aurreko kontsultaren izapidea bete nahi da, arauak eragindako herritarrek eta gainerako erakundeek parte hartzeko eta planteatzen den arauari ekarpenak egiteko aukera izan dezaten.

Ondorioz, etorkizuneko arau-erregulazio horrek eraginpean har ditzakeen erakunde publiko, pertsona fisiko, erakunde, entitate edo elkarte guztiei irekitzen zaie, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren web-atarian argitaratuta.

15 egun balioduneko epea ezartzen da eragindako erakundeek, herritarrek eta entitateek egokitzat jotzen dituzten iradokizun eta ohar guztiak aurkez ditzaten.

#Programa_Gaztelagun
Zerikusia duten berriak